Hva vil folk si (norvegieraz, Zer esango ote du jendeak) Iram Haq-ek idatzi eta zuzendutako 2017ko film dramatikoa da.[1] Norvegian, Suedian eta Alemanian ekoitzi zuten. Norvegiako Indiako eszenatokietan filmatu zuten, batez ere Rajastan estatuan, Pakistanen ezin zutelako egin, nahiz eta irudien kokapen horiek pakistandarrak izan filmean.[2][3]
Nazioartean izenburu hauek izan ditu filmak: What Will People Say (ingelesez), El viaje de Nisha (gaztelaniaz), eta La Mauvaise Réputation (frantsesez).[4]
Sinopsia
Nishak 16 urte ditu, eta Norvegian aspalditik bizi den familia pakistandar bateko hiru anai-arrebetatik bigarrena da. Bizitza bikoitza darama, kalean bizitza mendebaldetar norvegiarra egiten du, edan egiten du eta mutilagun zuria dauka; baina etxean musulman zintzo gisa agertzen saiatzen da. Halako batean gelan mutilagunarekin harrapauko du aitak eta bikote gaztea bortizki jipoitu. Gizarte zerbitzuetan egun batzuez babespean harten dute egun batzuez Nisha, baina beste plan bat du aitak: bahituta Pakistanera eraman alaba, han zentzatuko edo zuzenduko delakoan
Nisha protagonista bezala, Iram Haq zuzendaria ere jatorri musulman eta pakistandarreko emakume norvegiarra da, eta bere esperientzia dago oinarritua gidoia neurri handi batean.[5]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «El viaje de Nisha» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-13 data duen 158786734 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kanpo estekak