Husqvarna 610 SM

Husqvarna 610 SM
EkoizleaHusqvarna Motorcycles
Ekoizpen urteak1998-2007
Segmentuasupermotard
MotorraMonozilindrikoa DOHC, 4 denbora, 4 balbula, errefrigerazio likidoa

Husqvarna SM 610 supermotard motako motozikleta monozilindrikoa da.

Deskripzioa

Husqvarna Motorcycles enpresa italiarraren lau denborako motor handiena 576cc zilindradarekin, supermoto motakoa da eta 50 zaldiko potentzia ematen dion zilindro bakarreko motorra dauka. 2008 urtetik aurrera injekzio elektronikoarekin dator, baina 2008 baino lehen karburaziozko motorra zeukan. Kutsadura legeak betetzeko 2008 urtean sm 610 aren berrikusketa bat egin zen eta Husaqvarnakoek aldaketa batzuk egin zituzten, aldaketa horietako bat lehen aipatu dudan bezala karburaziotik injekzio elektronikora igarotzea izan zen. 4 denborako motorraren aire eta gasolina nahasketa kontrolatzeko lambda zunda bat jarri zioten eta ihes-hodian zirkuitu katalizatzaile bat jarri zuten, guzti hau kutsadura legeak errespetatzeko. Beraz, motozikleta honek ekologia errespetatzen duela esan dezakegu.

Eguneroko erabilpenerako diseinatua dago motozikleta hau, horregatik motorraren tenperatura momenturo egokia izateko, errefrigerazio likidozko sistema bikaina dauka. Gainera, berrikusketaren ostean jesarleku berriarekin dator eta husqvarnakoek diotenez, jesarleku beri hau erosoagoa da. Motozikleta guztietan oso garrantzitsua den zerbait, frenoak dira eta sm610-ak itzelezko Brembo markako frenoak dakartza. Ez dauka ABS teknologia baina hala ere freno hauek ederki frenatzen dute.

Motozikleta honek, supermotard baten energia eta par guztia dauka bere barnean, bide bihurrituetarako ezin hobea. Hala ere, eguneroko erabilpenerako diseinatua dago, beraz nahiko erabilgarria da, lanera, ikastera edo eguneroko erabilerarako, baita asteburuetan irteerak egiteko.

Fitxa Teknikoa

  • IZENA: Husqvarna SM 610 ie
  • MARKA: Husqvarna
  • MODELOA: SM 610 ie
  • URTEA: 2008
  • MOTORRA: Monozilindrikoa DOHC, 4 denbora, 4 balbula, errefrigerazio likidoa
  • ZILINDRADA: 576,20cc
  • KARRERAREN DIAMETROA: 97 x 76,4 mm x1
  • POTENTZIA: 50 CV
  • MOTORRAREN PAR-a: 0.24 kW/Kg
  • ALIMENTAZIOA: Injekzioa 42 mm
  • KOADROA: Digital CDI
  • ARRANKEA Motor elektrikoa
  • ENBRAGEA: Oliozko multidiskoa
  • MARTXA ERLAZIOA: 6 martxa
  • TRANSMISIOA: Kate zigilatua
  • TXASISA: Altzairuz eginda
  • BASKULATZAILEA: Aluminiozko beso bikoitza
  • AURREKO SUSPENTSIOA: Urkila telehidrauliko inbertitua 45 mm.
  • ATZEKO SUSPENTSIOA: Monoamortiguadore progresiboa Soft Damp
  • AURREKO FRENOA: 320mm-ko diskoa, 4 pistoidun pintza
  • ATZEKO FRENOA 240mm-ko diskoa, 2 pistoidun pintza
  • GURPILAK: aurrean 120/70 x 17" eta atzean 150/60 x 17"
  • PISUA: 150 kg
  • LUZERA: 0 mm
  • ARDATZEN ARTEKO DISTANTZIA: 1.485 mm
  • JESARLEKUAREN ALTUERA: 910 mm
  • GASOLINA DEPOSITUA: 12.5 l
  • GARANTIA: 2 urte

Mantenua

Motozikleta honen lehenengo berrikuspena 1.000km-an egin behar da, eta ondorengoak 5.000km-ro olio aldaketak eta abar egiteko.

Eranskinak

Motozikleta honentzako badaude marka askotako ihes-hodiak.

Kanpo estekak