" Hung Up " Madonna abeslari estatubatuarraren abestia da, haren estudioko 10. albuma izan zen Confessions on a Dance Floor (2005) diskoan agertu zena. Musikalki, abestiak 1980ko hamarkadako poparen eragina du.
Sorkuntza
Madonnak Stuart Price ekoizlearekin elkarlanean idatzitako eta ekoitzi zuen, baina doinuak sample argi bat dauka ABBAren abesti batekoa: Gimme! Gimme! Gimme! (A Man After Midnight). Madonnak pertsonalki baimena eskatu zien Benny Andersson eta Björn Ulvaeus ABBAko partaideei, abesti haren bi sortzaileei[1].
Bideoklipa
Bideoklipa ballet estudio batean eszenifikatua dago, Madonna bera dantzari agertzen delarik, itxura retro batean. John Travolta eta bere filmei eta, oro har, dantzari egindako omenaldia da. Bideoa Johan Renckek zuzendu zuen[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak