Huila Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Iparraldean Tolima eta Cundinamarca departamenduekin du muga, ekialdean Meta eta Caquetárekin, hegoaldean Caquetá eta Caucarekin eta mendebaldean Cauca eta Tolimarekin[1]. 19.890 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 1.168.910 biztanle zituen[3]. Hiriburua Neiva da (330.487 biztanle 2010ean[4]). Guztira 37 udalerri ditu.
Huilan dagoen San Agustín Parke Arkeologikoa Amerikako nekropoli handiena da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1995ean.
Erreferentziak
Kanpo estekak