Hou Yifan munduko ehun jokalari onenen artean egotea lortu duen hirugarren emakumea da, Judit Polgár eta Maia Txiburdanidzeren ondoren. Emakumezko jokalarien zerrendan lehen postuan dago eta jardunean den emakumezko xake jokalari onentzat hartua da, gainerako aurkariekiko alde handiz.
FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, hurrengo urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi zuen[1]. Horrenbestez, txapeldun titulua galdu zuen 1017ko Munduko Txapelketa Tan Zhongyi txinatarrak irabaztean.