Aleksandra Konstantinovna Kosteniuk (errusieraz: Алекса́ндра Константи́новна Костеню́к; Perm, 1984ko apirilaren 23a) errusiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta emakumezkoen munduko xake txapeldun ohia.
2004an Emakumezkoen Europako Xake Txapelketa irabazi zuen. Garaipen horrek Maisu Handi titulua eskuratzeko balio izan zion.
2001ean, 17 urte baino ez zituela, 2001eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako finalera iritsi zen, baina Zhu Chen txinatarraren aurka galdu zuen (5 - 3). 2008an berriro iritsi zen finalera eta, orduan bai, txapeldun titulua eskuratu zuen Hou Yifan txinatarra garaitzean (2½ – 1½).
Errusiako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 2010, 2012 eta 2014ko Emakumezkoen Xake Olinpiadetan eta 2007, 2009, 2011 eta 2015eko Emakumezkoen Europako Taldekako Xake Txapelketan.
Kanpo estekak