Honey, I Blew Up the Kid (euskaraz Laztana, Haurrak Handitu Ditut), 1992ko Randal Kleiser estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko komedia film bat da. Rick Moranis, Marcia Strassman, Lloyd Bridges, Robert Oliveri eta John Shea aktoreek antzeztu zuten.
Honey, I Shrunk the Kids (1989) aurrekaria eta Honey, We Shrunk Ourselves (1997) jarraipena dauzka, bai eta Honey, I Shrunk the Kids: The TV Show (1997-2000) telesaila ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Behin haurrak beren neurri normalera itzularazi ondoren, Wayne Szalinski (Rick Moranis) zientzialariak bere ikerketei berrekin die, baina kontrako zentzuan: molekulen tamaina handitzeko gai den izpia. Baina, Adam (Daniel eta Joshua Shalikar) seme txikienak jolastu bakarrik egin nahi duenez, aitaren ikerketan hondamendia sortuko du...
Aktoreak
Kanpo estekak