Prefektura mailako Hohhot hiriaren mugakideak honakoak dira: Baotou, mendebalde eta ipar-mendebaldean; Ulanqab, ipar-ekialde eta ekialdean; eta Shaanxi, probintziaren hegoaldean.
Hiria, Barne Mongolia erdialdeko gunearen hegoaldean dago eta Daqing Shan mendiek inguratzen dute. Hegoaldean Hetao goi-ordikoarekin egiten du muga.
Klima
Hiriak muturreko klima lehorra dauka: udak nahiko sargoriak izaten dira 30 gradutik gorako tenperaturarekin. Urtaro horretan dira urteko prezipitazio gehienak, 300mm inguru. Neguak, bestalde, lehorrak eta hotzak dira.
Aireportua 1958kourriaren 1ean zabaldu zen, eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetan hainbat handitze lan egin ondoren, terminal berria 2007ko ekainean zabaldu zen. Bidaiarientzako terminal berriak 54.499 metro koadroko azalera dauka.