Hiri mamua behinola populaturik egon eta abandonaturik geratu den herri hustu bat da. BI kontzeptuok neurri batean bat datozen arren, "hiri mamua" batez ere osorik eta egoera onean geratu den eraikin multzoa izendatzeko erabiltzen da.[1]
Prozesu ekonomikoak
Abandonuaren arrazoi arruntena herriak biziarazi zuen jarduera ekonomikoa agortzea izaten da.
Hondamendiak
Neurri batean, zenbait arrazoi naturalek ere (desertifikazioa, uholdeak, lurrikarak, sumendi-erupzioak...) herriaren abandonura eraman dezakete. Craco, ItaliakoBasilicata eskualdeko Erdi Aroko herria, lur-jausi baten ostean abandonatu zuten. Gaur egun, gunea film askoren eszenatoki gisa ezagutzen da.
Gerra ere faktore garrantzitsua da hiri mamuen sorreran: suntsipenak edo biztanleria aktiboa hiltzeak abandonua ekar dezakete.
Beste arrazoi batzuek ere egon daitezke: edateko urabezalako baliabide naturalak desagertzea; komunikazio-bide aldaketak (trenbide-lineak ixtea, errepideen desbideraketak...).
NorvegiakoSvalbard berriz, meatzaritza ustiapena gelditzearekin batera abandonatu zen.
Herri berriak
Saldu aurretik eraikitako hainbat urbanizazio, edota krisi ekonomikoa jasan duten herrialdeetan eraikitako hainbat herri berri herri mamutzat hartzen dira, hala nola Kilamba (Angola), Ensanche de Vallecas ( Espainia ) [2] edo Burj Al Babas ( Turkia ) [3] .