Ritsuko Matsumoto (japonieraz: 松本律子, Matsumoto Ritsuko?)
, Hinako Ashihara (japonieraz: 芦原 妃名子, Ashihara Hinako?)
izengoitiaz ezagunagoa, (Hyōgo prefektura, 1974ko urtarrilaren 25a[1] – Nikkō, 2024ko urtarrilaren 29a[2]) japoniar mangaka izan zen.
Bizitza
1994an lehen komikia argitaratu zuen, Sono hanashi okotowari shimasu izenekoa, Bessatsu Shōjo Comics aldizkarian (gaur egun Betsucomi). 1995ean, ibilbide profesionala hasi zen Girls Lesson mangarekin[3].
Hainbat one-shoten ostean, lehen manga saila argitaratu zuen 1997tik 1998ra: Tenshi no Kiss. Gero beste hainbat sail argitaratu zituen: Derby Queen 1999tik 2000ra, Miss 2000n, Tenzen Bitter Chocolate 2001ean eta Sunadokei 2003tik 2005era[3].
2024ko urtarrilaren 29an hilik aurkitu zuten Tochigi prefekturan, ustez bere buruaz beste eginda, bezperan desagertu zela salatu ostean[4].
Lanak
- Sono Hanashi Okotowari Shimasu (1994)
- Girls Lesson (1995, hiru liburukitan)
- Homemade Home (1996)
- Hoshifuru Heya de (1997)
- Tenshi no Kiss (1997-1998, hiru liburukitan)
- Derby Queen (1999-2000, hiru liburukitan)
- Miss (2000, hiru liburukitan)
- Tennen Bitter Chocolate (2001-2002, hiru liburukitan)
- Yubikiri (2002)
- Chou Chou Kump (2002)
- SOS (2003)
- Sunadokei (2003-2006, hamar liburukitan)
- Tsuki to Mizuumi (2007)
- Hinako Ashihara (2007-2008, hiru liburukitan)
- Piece (2008-2014, hamar liburukitan)
- Bread & Butter (2013-2020, hamar liburukitan)
- Sexy Tanaka-san (2017-, sei liburukitan)
Sariak
- 2005 eta 2013: Shōgakukan saria
Erreferentziak
Kanpo estekak