Alepon jaioa, bere agintaldian IsraelenPalestinako okupazioaren aurkari handia izan zen, bere burua palestinarrarekin lerrokatuz. 1947ko uztailaren 20an ordenatu zen apaiz, Alepoko Melkiten San Basilioko Ordenaren barruan. 1965eko uztailaren 30ean artzapezpiku izendatu zuten.[1]
1974ko abuztuaren 18an Israelko segurtasun indarrek atxilotu zuten Gazara armak sartzen ari zelako bere kotxean.[4] Israelek epaiketa martziala egin zion, bere estatus diplomatikoa armak Palestinako Askapen Armadari emateko erabiltzen ari zela argudiatuta. 12 urteko gartzela zigorra jaso zuen.[5][6]
Maximos V.a, Melkiten Elizako patriarka, Capucciren gartzelaratzearen aurka agertu zen. Bere esanetan "Apezpiku bat atxilotu daiteke pentsatzen badu bere egin beharra dela armak hartzea? Historian atzera egiten badugu beste apezpiku batzuk aurkituko ditugu armen kontrabandoa egin zutenak, euren bizitza eman zutenak edo ilegalak ziren ekintzan egin zituztenak Juduak Nazien okupaziotik salbatzeko. Ez dut ulertzen zergatik kondenatu behar den gizon bat Arabiarrak salbatzeko prest baldin badago". Maximok ere adierazi zuen Israelek Ekialdeko Jerusalem ilegalki hartua zuela, Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioen aurka.[7]
1978an askatu zuten, Vatikanoaren interbentzioari esker, bere 12 urteko zigorretik lau urte bete eta gero.[4]
1979ko Irango bahituen krisian negoziatzaile
1979an izan zen Irango bahituen krisian paper garrantzitsua izan zuen Capuccik. Bahituei hainbat bisita egin zizkien eta 1980ko maiatzean erreskate lanetan istripua izan eta hil ziren AEBko militarren gorpuak ateratzea lortu zuen[10]. Bahituak askatzeko akordioa ere negoziatu zuen, baina plana bertan behera geratu zen Frantziako prentsak Irango parlamentuak akordioa onartu aurretik argitaratu zuelako.[11]
2009an Capucci Libanotik Gazara atera zen itsasontzian zegoen Israelek barkua atxilotu zuenean Israelek duen blokeoa hausteagatik. 2010ean Gazara zihoan Askatasunaren Flotillako kide izan zen, MV Mavi Marmararen baitan[12]. Israelek barku horretako bederatzi pertsona hil zituen[13], Capucci atxilotu eta deserriratu zuen[14].