Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa[1] (gaztelaniaz: Ministerio de Educación y Formación Profesional) Espainiako Estatuko Administrazio Orokorreko saila da, eta berari dagokio Gobernuaren hezkuntza eta lanbide heziketari buruzko politikak gauzatzea. Horrek hezkuntza-sistemako irakaskuntza guztiak hartzen ditu, unibertsitatekoak izan ezik. Egoitza nagusia Madrilgo Alcalá kaleko 34. zenbakian dago.
Espainian, hezkuntza eskumen deszentralizatua da, eta autonomia-erkidegoek kudeatu behar dute. 2021az geroztik, Pilar Alegria da ministro titularra, Isabel Celaá ordezkatu zuena.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [2019-2023, Espainiako Gobernuko ministerioak] [2021]
Kanpo estekak