Hernioko mendilerroa Gipuzkoako mendilerro bat da, Tolosaldea , Urola eta Urola-Kosta eskualdeen lurretan, Urola eta Oriako ibaien ibarren artean dagoena. Hernio (1.078 metro) du gailurrik altuena. Gazume eta Herniozabal dira beste gailur aipagarrienak.
Hernioko mendilerroa kareharrizko formazioa denez, egitura karstiko ugari daude bere eremuan; harpeak , leizeak eta dolinak , esaterako. Halaber, labar eta amildegi ikusgarriak dauzka, Beleburu edo Zopitekoa esaterako. Egitura karstikoaren ondorioz, mendilerroko erreka askoren ibilgua lehor egoten da euri asko egin ezean, ura lurrazpitik doalako.
Klima
Hernioko mendilerroak Klima atlantikoa du. Itsas aldetik etorritako hodeitza mendien kontra itsatsita gelditzea ez da ezohikoa ipar-mendebaldeko haizea dabilenean, eta eguraldi hezea izaten da ondorioa.
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua
Hernioko mendilerroan kokatzen da Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua , Natura 2000 sareko inguru babestua. 2.158 ha-ko azalera eta kareharrizko erliebe karstikoa duen mendigune honek balio handiko paisaia-multzoak ditu[ 1] .
Paisaia horietan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak (arkanbelea eta Rosalia alpina ), kiropteroak (saguzarrak ) eta hegazti sarraskijaleak (sai arrea eta sai zuria) .
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua 9 udalerrien lurretan hedatzen da: Aia , Albiztur , Alkiza , Asteasu , Bidania-Goiatz , Errezil , Hernialde , Larraul eta Tolosa .
Pagoetako Natura Parkea
Hernioko mendilerroko beste naturgune babestua Pagoetako Natura Parkea da[ 2] [ 3] . Pagoetako Kurutzea mendiaren inguruan dago eta 2.860 hektareako azalera hartzen du. Hektarea horietatik 1.335 dira zehazki natura parkekoak, eta beste 1.075 parkearen inguruko babes-moteltze gunea .
Zatirik handiena Aiako udalerriaren barnean dago, eta gainontzekoa Zarautz eta Zestoako Aizarna auzoaren artean.
Pagoetako faunaren artean azpimarratzekoak dira desagertzeko zorian dauden zenbait animalia, hala nola, europar bisoia eta ipurtatsa . Alpetar kakalardo adarluzea , kaprikornio handia eta Kakalardo adarduna edo arkanbelea intsektu zurjaleak. Arrano txikia , sai zuria , okil txikia ... hegaztiak.
Gizakiaren eragina
Hernioko mendilerroak gizakiaren eragina pairatu du aspalditik. Gizakia present egon da ingurune horretan Brontze Arotik gutxienez bertako tumuluek eta hainbat leizetan topatuko giza aztarnak adierazten duten bezala.
Halaber gizakiak paisaia moldatu egin du abeltzaintza , nekazaritza eta basogintzaren eraginez. Egungo paisaia —belardi , soro , larre eta basoak — gizakiaren mendeetako lanaren ondorio dira. Basogintzak adibidez bertako basoa gaztea izatea ekarri du eta baita pago motzen ugaritasuna ere. Aipatzekoa da adibidez, Hernioko kablea 1940ko bigarren hamarkadan Hernioko magaleko basoak su-egurra egiteko ustiatu zuena[ 4] edo 1950ko hamarkadan txondorrak oraindik ugari izatea[ 5] .
Bigarren Karlistaldian Herniko mendilerroa Santa Kruz apaizaren partidaren babesgunetako bat izan zen[ 6] .
Hernioko mendilerroaren hainbat gailur Mendiolatik (Alkiza)
Mendiak
Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:
Hernio , 1.078 m[ 7] [ 8] 43°10′13″N 2°09′10″W / 43.1702732°N 2.1527515°W / 43.1702732; -2.1527515
Aizpel , 1.068 m 43°10′00″N 2°08′46″W / 43.1667838°N 2.1460828°W / 43.1667838; -2.1460828
Portumatza , 1.049 m 43°10′21″N 2°09′21″W / 43.1725736°N 2.1557585°W / 43.1725736; -2.1557585
Tontorren zerrenda osoa
Hernio , 1.078 m 43°10′13″N 2°09′10″W / 43.1702732°N 2.1527515°W / 43.1702732; -2.1527515
Aizpel , 1.068 m 43°10′00″N 2°08′46″W / 43.1667838°N 2.1460828°W / 43.1667838; -2.1460828
Portumatza , 1.049 m 43°10′21″N 2°09′21″W / 43.1725736°N 2.1557585°W / 43.1725736; -2.1557585
Ubeltz , 1.016 m 43°09′32″N 2°08′09″W / 43.1588007°N 2.1358372°W / 43.1588007; -2.1358372
Herniozabal , 1.011 m 43°09′24″N 2°07′34″W / 43.1567993°N 2.12605°W / 43.1567993; -2.12605
Gazume , 1.001 m 43°10′52″N 2°09′56″W / 43.1810566°N 2.1656454°W / 43.1810566; -2.1656454
Mendibeltz , 963 m 43°10′52″N 2°10′25″W / 43.1811677°N 2.1735067°W / 43.1811677; -2.1735067
Mendikute , 816 m 43°08′45″N 2°07′36″W / 43.1458988°N 2.1266112°W / 43.1458988; -2.1266112
Hernio Txiki , 809 m 43°10′27″N 2°08′45″W / 43.1742748°N 2.1459539°W / 43.1742748; -2.1459539
Agota , 801 m 43°10′30″N 2°08′40″W / 43.1749561°N 2.1443449°W / 43.1749561; -2.1443449
Olamuño , 781 m 43°08′47″N 2°06′58″W / 43.1464667°N 2.1161376°W / 43.1464667; -2.1161376
Indo , 764 m 43°11′31″N 2°10′53″W / 43.1918943°N 2.1812999°W / 43.1918943; -2.1812999
Txinkorta , 755 m 43°08′25″N 2°08′30″W / 43.1402314°N 2.1416322°W / 43.1402314; -2.1416322
Erdaizburu , 736 m 43°10′19″N 2°07′56″W / 43.1719378°N 2.1321579°W / 43.1719378; -2.1321579
Murugil , 717 m 43°13′34″N 2°10′18″W / 43.226241°N 2.1716789°W / 43.226241; -2.1716789
Olarteta , 714 m 43°13′33″N 2°09′56″W / 43.225738°N 2.1656519°W / 43.225738; -2.1656519
Sagain , 705 m 43°11′24″N 2°08′53″W / 43.1899686°N 2.1481841°W / 43.1899686; -2.1481841
Urkobieta , 688 m 43°07′53″N 2°09′10″W / 43.1313721°N 2.1526985°W / 43.1313721; -2.1526985
Urruztume , 678 m 43°13′53″N 2°10′42″W / 43.2314576°N 2.1783514°W / 43.2314576; -2.1783514
Urruztumeko Punta , 678 m 43°13′53″N 2°10′42″W / 43.2313411°N 2.1783953°W / 43.2313411; -2.1783953
Pagoetako Kurutzea , 676 m 43°13′54″N 2°10′34″W / 43.2316213°N 2.1760394°W / 43.2316213; -2.1760394
Mendigain , 672 m 43°09′25″N 2°06′16″W / 43.1569203°N 2.1044373°W / 43.1569203; -2.1044373
Atxurigaina , 664 m 43°13′11″N 2°09′46″W / 43.2196651°N 2.1626812°W / 43.2196651; -2.1626812
Txoondegi , 661 m 43°11′47″N 2°11′35″W / 43.1964269°N 2.1931657°W / 43.1964269; -2.1931657
Kareaga , 632 m 43°12′23″N 2°08′57″W / 43.2063555°N 2.1491624°W / 43.2063555; -2.1491624
Otagain , 625 m 43°11′58″N 2°09′05″W / 43.1993119°N 2.1513281°W / 43.1993119; -2.1513281
Sañoa , 616 m 43°11′35″N 2°14′07″W / 43.1930247°N 2.2353504°W / 43.1930247; -2.2353504
Arauntza , 612 m 43°11′32″N 2°14′37″W / 43.1923229°N 2.2435556°W / 43.1923229; -2.2435556
Munomendi , 601 m 43°11′56″N 2°13′13″W / 43.1987583°N 2.2202327°W / 43.1987583; -2.2202327
Mugarriluzeko Punta , 585 m 43°11′51″N 2°13′42″W / 43.1973801°N 2.2282065°W / 43.1973801; -2.2282065
Arburua , 583 m 43°10′45″N 2°07′48″W / 43.1792062°N 2.1300001°W / 43.1792062; -2.1300001
Menditxo , 553 m 43°14′20″N 2°10′57″W / 43.2387552°N 2.1826311°W / 43.2387552; -2.1826311
Mugallegi , 526 m 43°10′59″N 2°07′29″W / 43.1831738°N 2.1248125°W / 43.1831738; -2.1248125
Añua , 521 m 43°10′59″N 2°12′37″W / 43.1831467°N 2.2101987°W / 43.1831467; -2.2101987
Artzaigana , 514 m 43°12′01″N 2°12′28″W / 43.2001992°N 2.2077486°W / 43.2001992; -2.2077486
Santa Engrazia , 507 m 43°13′15″N 2°12′30″W / 43.2208188°N 2.2083705°W / 43.2208188; -2.2083705
Aztuimendi , 506 m 43°12′32″N 2°11′56″W / 43.2087741°N 2.1989884°W / 43.2087741; -2.1989884
Almitxuri , 489 m 43°10′58″N 2°07′01″W / 43.1828697°N 2.11688°W / 43.1828697; -2.11688
Murgil , 464 m 43°11′07″N 2°06′41″W / 43.1854016°N 2.1112691°W / 43.1854016; -2.1112691
Indamendi , 462 m 43°15′31″N 2°12′56″W / 43.2587425°N 2.2156412°W / 43.2587425; -2.2156412
Ezkur Haitza , 461 m 43°12′30″N 2°11′12″W / 43.2083348°N 2.1866419°W / 43.2083348; -2.1866419
Txatxarromendi , 452 m 43°15′11″N 2°12′01″W / 43.2530798°N 2.2002039°W / 43.2530798; -2.2002039
Txurro , 431 m 43°10′21″N 2°05′39″W / 43.1724620°N 2.0942749°W / 43.1724620; -2.0942749
Mendiola , 431 m 43°10′20″N 2°05′48″W / 43.1723144°N 2.0966534°W / 43.1723144; -2.0966534
Ertxiña , 434 m 43°14′13″N 2°14′06″W / 43.2370184°N 2.234862°W / 43.2370184; -2.234862
Indamendiko gurutzea , 459 m 43°15′37″N 2°12′57″W / 43.2601629°N 2.2158523°W / 43.2601629; -2.2158523
Agiñetazar , 441 m 43°15′26″N 2°12′42″W / 43.2572932°N 2.2115857°W / 43.2572932; -2.2115857
Egañamendi , 437 m 43°13′47″N 2°12′32″W / 43.2297093°N 2.208785°W / 43.2297093; -2.208785
Gurutzea , 399 m 43°14′40″N 2°15′03″W / 43.2445172°N 2.2508673°W / 43.2445172; -2.2508673
Mandiotegi , 364 m 43°10′59″N 2°14′29″W / 43.1829698°N 2.2412716°W / 43.1829698; -2.2412716
Basagain , 295 m 43°10′16″N 2°04′40″W / 43.1712130°N 2.0777893°W / 43.1712130; -2.0777893
Iturrain Mendia , 212 m 43°15′05″N 2°09′14″W / 43.2513615°N 2.1540048°W / 43.2513615; -2.1540048
Ametz Mendi , 194 m 43°15′56″N 2°10′39″W / 43.2654518°N 2.1775972°W / 43.2654518; -2.1775972
Mendibeltz , 179 m 43°16′36″N 2°08′13″W / 43.2766518°N 2.1370697°W / 43.2766518; -2.1370697
Altxulegi , 169 m 43°16′28″N 2°13′21″W / 43.2744047°N 2.2224678°W / 43.2744047; -2.2224678
Orioko Gaina , 149 m 43°16′10″N 2°08′18″W / 43.2693866°N 2.1384464°W / 43.2693866; -2.1384464
Beastegi , 149 m 43°17′27″N 2°08′26″W / 43.2908728°N 2.1404568°W / 43.2908728; -2.1404568
Mollarri edo Malla Harria , 18 m 43°17′46″N 2°09′00″W / 43.29614°N 2.14992°W / 43.29614; -2.14992
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak