Henry Hudson (Londres, Ingalaterra, 1550 inguru - itsasoa, Hudson badiatik hurbil, 1611) itsasgizona eta esploratzailea izan zen. Hiru bidaia egin zituen Iparburuko itsasoetatik Txinarako iraganbide bat aurkitu nahirik, eta laugarren ahaleginean hil zen.
Lehenengo bietan (1607, 1608) Ingeles Merkatarien Konpainiaren kontura Spitsbergen eta Zembla Berriraino iritsi zen. Probintzia Batuen zerbitzutan egin zuen hirugarren bidaian bere izena duen ibaia miatu zuen. Azkenik, 1610ean bere izeneko badiaraino iritsi zen eta, izotzak harrapaturik, negutea James badian pasatu behar izan zuen. Itzultzerakoan, eskifaia matxinatu zitzaion, eta txalupa batean bera eta semea abandonatu zituztelarik, itsasoan desagertu ziren.
Erreferentziak