Henrike V.a Germaniakoa (Goslar, 1086ko abuztuaren 11a - Utrecht, 1125eko maiatzaren 23a) 1111-1125 bitarteko urteetan Germaniako enperadorea izan zen, saliar dinastiaren azkena.
Henrike IV.a aitaren aurka altxatu zen, Paskoal II.a Aita santuak lagunduta (1104-1105). Ondoren Paskoal II.aren kontra jarri zen eta Silvestre IV.a antipapa izendatu zuen (1105). Paskoal II.a preso hartu zuen 1111. urtean. Saxoniako printzeek menderatu zuten 1115. urtean eta Erromara jo zuen bi urte geroago. Gelasio II.a Aita santua agintetik kendu eta Gregorio VIII.a antipapa izendatu zuen (1118). Hala ere, Kalisto II.a Aita santuarekin bakea izenpetu zuen eta horrela bukatu zen Inbestiduren auzia (Wormsko konkordatua, 1122). Lotario III.a izan zuen ondorengo.
Erreferentziak