Henri Verneuil (Jaiotza-izena: Achod Malakian; Rodosto, Turkia, 1920ko urriaren 15a - Paris, 2002ko urtarrilaren 11) frantses zinema zuzendaria izan zen, jatorriz armeniarra zena.
Biografia
Kazetari ari izan zen zineman hasi aurretik. Zortzi film egin zituen Fernandel antzezlearekin, besteak beste, La Vache et le Prisonnier (1959, Behia eta presoa), arrakasta handia izan zuena. Aipagarriak dira Jean Gabin (1956, Le Président; 1962, Un singe en hiver; 1969, Le clan des siciliens) eta Jean-Paul Belmondo (1964, Cent Mille Dolars au soleil; 1974, Peur sur la ville) antzezleekin egin zituenak ere. Frantziatik kanpo ere filmak egin zituen: la Vingt-Cinquième Heure (1966) eta La Bataille de San Sebastian (1968), biak Anthony Quinn aktorearekin, eta le Serpent (1973).
Filmografia
Erreferentziak