Hendrik Terbrugghen (Deventer, Herbehereak, 1588 – Utrecht, Herbehereak, 1629koazaroaren 1a) margolaria izan zen, Bloemaerten ikaslea. 1604-1614 bitartean Italian bizi izan zen. 1614. urtean Herbeheretara itzuli zen, eta Utrechten hartu zuen bizilekua. Caravaggio italiar pintorearen jarraitzailerik handiena izan zen, eta haren eragina nabaria da Terbrugghenen pinturetan (Tomas santuaren sinesgabekeria, San Mateoren bokazioa, Jokalariak), aukeratzen dituen gaietan, eta argia eta koloreak lantzeko eran batez ere. Haren pinturak Londres, Oxford, Edinburgh, Utrecht, Amsterdam, Viena eta New Yorkeko museoetan daude ikusgai, besteak beste.