Hemizelulosa edo poliosak masa molekular handiko heteropolisakaridoak dira. Zelula paretetan agertzen dira zelulosarekin batera, baina hau ez bezala, zenbait monosakaridoren elkarketaz sortzen diren polimero luze eta adarkatuak dira[1].
Hainbat monosakarido unitatez osaturik egon ohi dira. Glukosaz gain, xilosak, manosak, galaktosak, ramnosak eta arabinosak ager daitzeke. Denetan ugariena xilosa izaten da. Azido glukuronikoa eta azido galakturonikoa ere agertzen dira. Monosakarido hauek β(1→4) lotura glikosidikoarekin elkartzen dira.
Zelulosak baino kate laburragoak eratzen ditu, 500 eta 3.000 unitate artean, zelulosa 7.000-15.000 glukosako katea izaten da[2].
Glikosiltransferasa entzimak sintetizatzen du zelulako Golgi aparatuan[1].