Phoebus A.T. Levene biokimikari estatubatuarrak aurkitu zuen 1929an, baina 1953 arte ez zen DNArekin lotu.
Ezaugarriak
Desoxiazukre ezagunena da. Erribosarekin antz handia du, baina horren aldean bigarren karbonoan bi hidrogeno ditu (CH2), OH taldea izan beharrean (CHOH). Bigarren karbonoko oxigeno falta horrek ADNari malgutasun handiagoa ematen dio eta horri esker helize bikoitza eratu dezake.
Disoluzioan aske dagoenean Desoxirribopiranosa (eraztun hexagonala) nagusitzen bada ere Desoxirribofuranosa (eraztun pentagonala) egitura ere hartzen du. Kate askearen presentzia oso txikia da.
Azukre hau D-2-desoxirribosa moduan dago naturan, baina era sintetikoan bere enantiomeroa ere (L-2-desoxirribosa) lor daiteke[1].
Garrantzia biologikoa
Biziarentzat ezinbesteko den azido desoxirribonukleikoaren osagaia da[2]. Nukleotidoak osatzeko desoxirribosaren karbono anomerikoan lotura N-glukosidikoaren bidez base nitrogenatuari lotzen zaio eta bestetik seigarren karbonoan fosfoester lotura bat eratzen du. Azido nukleikoa sortzerakoan hirugarren karbonoa lotzen zaio aurreko nukleotidoko azido fosforikoari.
Erreferentziak
↑C Bernelot-Moens and B Demple. (1989). «Multiple DNA repair activities for 3′-deoxyribose fragments in Escherichia coli» Nucleic Acids Research 17.
↑C.Michael Hogan. (2010). «Deoxyribonucleic acid. Encyclopedia of Earth. National Council for Science and the Environment.» S.Draggan and C.Cleveland.