Helmut Duckadam (Semlac, 1959ko apirilaren 1a – Bukarest, 2024ko abenduaren 2a) errumaniar futbol atezaina izan zen.
Semlacen jaio zen, alemaniar jatorriko familia batean. 1978an eskualdeko ligetan jokatzen hasi ondoren profesional bihurtu zen eta FC UTA Arad taldearekin fitxatu zuen. 1982an bi partida jokatu zituen Errumaniako futbol selekzio nazionalarekin eta, horren ostean, Steaua taldeak kontratatu zuen.
1986ko Europako Kopako finalean lau penalti gelditu zizkien Bartzelonako jokalariei eta Steauak txapelketa irabazi zuen. Harrezkero, "Sevillako heroi" gisa ezagutu izan da Duckadam.
Palmaresa
Steaua București
Kanpo estekak