Helluland

Vinland, Markland eta Helluland lurraldeen kokaleku hipotetikoa.

Helluland, 1000. urte inguruan Ipar Amerikako atlantikoaren kostaldean Bjarni Herjólfssonek ikusi, Leif Erikson lehorreratu eta Thorfinn Karlsefnik arakatu zituzten hiru lurraldeetako bat da, Vinland eta Markland lurraldeekin batera.

Helluland lurraldea Erik Gorriaren sagan eta Groenlandiarren sagan "harri lauen lurraldea" bezala aipatzen da. Historialari gehienak Kanadako Baffin uhartea dela iritzi dute.

Sagen arabera, bikingoek bertako biztanleekin kontaktua izan omen zuten eta skræling izendapena eman zieten.

Kanpo estekak