Heldenplatz
| Heldenplatz | |
|---|---|
Heldenplatz plaza Karlos Austriako Artxidukuaren estatuarekin, Hofburg jauregiaren aurrealdean. | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Federal capital | |
| District of Vienna | Innere Stadt |
| Koordenatuak | 48°12′23″N 16°21′50″E / 48.206281°N 16.363761°E |
![]() | |
| Arkitektura | |
| Ondarea | |
Heldenplatz (euskaraz Heroien Plaza) Austriako Viena hiriburuaren erdigunean dagoen plaza bat da.
Plaza hau gertakari historiko garrantzitsu ugariren lekuko izan da, horietan nabarmena 1938an Adolf Hitlerrek iragarri zuen Hirugarren Reichak Austriarekiko burutu zuen anexio edo Anschluss delakoa izan zen.
Plaza
Heroien Plaza delakoa Hofburg jauregi inperialaren alboan dago eta eraikin multzo honetan zati da, Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadorearen agintaldian eraikia izan zelarik, Kaiserforum ("Foro Inperiala") delakoaren zati bezala, halere ez zen osoki amaitua izan. Ipar-mendebaldetik, Leopoldo Hofburgekoa hegalarekin muga egiten du, hego-ekialdean Neue Hofburg ("Hiri Berri Inperiala") eremuarekin, eta hego-mendebaldean Ringstraße (Etorbide Zirkularra) etorbidea du, honetatik Äußeres Burgtor (Kanpoaldeko Ataria) ateak banatzen duelarik. Ipar-mendebaldean, eraikinik ez dago, Ringstraße etorbidearen ikuspegia dago, bertan Austriako Legebiltzarra, Vienako udaletxea eta Burgtheater ("Antzoki Inperiala") antzokia daudelarik.
Plazan bi estatua daude, bata Eugenio Saboiakoa printzearena eta bestea Karlos Austriako Artxidukearena, biak buruzagi militar bikainak izateagatik oroituak direlarik, hortik plazaren izena.
Plazaren alboan, beste hiri eremu handi bat topatzen da, Maria-Theresien-Platz edota "Museoen Plaza", honen alboan Kunsthistorisches Museum ("Artearen Historiaren Museoa") eta Natur Historiaren Museoa eraikin bikiak daudelarik.
Literatura
Nahiz eta plaza ospakizun eta ekitaldi ugarientzako erabilia izan zen, Hitlerrek bertan burututako hitzaldiekin duen loturak jendearengan eragin handia izaten jarraitzen du. Arrazoi honexegatik, "Heroien Plaza" literatur idazlan ugariren gaia izan da, horietako ezagunena Thomas Bernhard idazlearen Heldenplatz idazlana eta Ernst Jandl olerkariaren Wien: Heldenplatz ("Viena: Heroien Plaza").
Iruditegia
-
Ikuspegi orokorra.
-
Kaiserforum eremuaren 1870eko Gottfried Semper arkitektoaren planoa.
-
Planoa.
Kanpo estekak
- Wien: Heldenplatz - Ernst Jandl (Alemanez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
