Heinrich Irenaeus Quincke (Frankfurt an der Oder, 1842ko abuztuaren 26a - Frankfurt am Main, 1922ko maiatzaren 19a) alemaniar sendagilea izan zen. Odolaren zirkulazio-aparatuaren eritasunak eta hematologia aztertu zituen batez ere. Edema mota bat aurkitu zuen, haren izena duena (Quinckeren eritasuna, 1892), eta bizkarrezurreko muina ziztatu eta isurkaria atera zuen lehena izan zen.
Erreferentziak