Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Davis Morgan joera psikopatak dituen elektronikaren jenio bat da. Material elektronikoko denda eta biltegietan lapurretan ibiltzen da, behin aldaketak egin ondoren, Paul Reevesi saltzen dizkion ekipoak lortzeko. Los Angelesko Poliziak ez du lapur honekin asmatzen, ez baita ohartzen bere irrati-katea ere sintonizatua daukala eta honek haren bila non dabiltzan jakin dezakeela.[1]