Hasiera 1:2

Hasiera 1:2
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daHasiera 1
kronologia
Hasiera 1:1 Hasiera 1:2 Hasiera 1:3

Hasiera 1:2 Hebrear zein kristau Bibliako Hasiera liburuko lehenengo kapituluko bigarren bertseta da. Hasierako kreazioaren narratibaren zati da.

Testua

  • Hebreerazko testua honakoa da: וְהָאָרֶץ הָיְתָה תֹהוּ וָבֹהוּ וְחֹשֶׁךְ עַל פְּנֵי תְהוֹם וְרוּחַ אֱלֹהִים מְרַחֶפֶת עַל פְּנֵי הַמָּיִם‎‎.
  • Transliterazioa horrela idatzi ohi da: Wəhā’āreṣ hāyəṯāh ṯōhû wāḇōhû wəḥōšeḵ ‘al-pənê ṯəhôm wərûaḥ ’ĕlōhîm məraḥep̱eṯ ‘al-pənê hammāyim[1]. Hasiera 1:1-5 tartea, hebreeraz errezitatua
  1. Wəhā’āreṣ: "eta lurra"
  2. hāyəṯāh: "zen", pa'al eraikuntza, hirugarren pertsona femeninoa singularraren iraganeko forma
  3. tohu wa-bohu: itzultzen zaila da, baina askotan esaten da "formarik gabekoa edo hutsa", baina euskarazko bertsioan "nahas-mahas hutsa" erabili da.
  4. wəḥōšeḵ: eta iluntasuna
  5. ‘al-pənê: "aurpegiaren gainean", pənê da hebreerazko aurpegi hitzaren pluralezko eraikuntza bat
  6. ṯəhôm: kontzeptu mitologiko edo kosmologiko bat, maiz "Sakonera" edo "Leizea" bezala itzulia.
  7. wərûaḥ: "eta ruah", beste kontzeptu zail bat, "espiritu", "haize" edo "arnasa" gisa itzuli da.
  8. ĕlōhîm: edozein jainkoren hebreerazko terminoa, Yahweh ez dena, hori Israelgo jainkoa baita.
  9. məraḥep̱eṯ: askotan itzultzen da "gainean dago" bezala.
  10. ‘al-pənê hammāyim: "uren aurpegiaren gainean"

Euskarazko bertsioak

Elizen Arteko Bibliaren itzulpenean Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen[2] bezala agertzen da.

Analisia

Hasiera 1:2k hasierako kreazioaren egoera azaltzen du, tohu wa-bohu, formarik gabekoa eta hutsa, edo nahas-mahas hutsa. Honela kapituluaren gainontzeko elementuak sartzen dira, nahas-mahas huts hori osatzen eta betetzen nola joan den azaltzen duena[3]. Hurrengo egunetan zeruak, lur lehorra, argizagiak, txoriak eta arrainak, animaliak eta gizakiak agertuko dira.

Jaungoikoaren kreazioaren aurretik, mundua tohu wa-bohu zegoen: tohu hitzak "hutsaltasun" esan nahi du, eta basamortuko mundu basatia deskribatzeko ere erabiltzen da. Bohu hitzaren esanahia ez dakigu, eta baliteke izatea bohu hitzarekin errimatzeko sortutako hitz asmatu bat[4]. Jeremuas 4:23 bertsetean berriro agertzen da, esaten duenean Israel Jaungoikoaren aurka matxinatzen bada lurra berriro iluntasunera eta kaosera itzuliko dela[5]. Tohu wa-bohu kaosa bara ordenarekin konpontzen da[6].

Iluntasuna, sakonera edo Leizea (hebreeraz: תְהוֹם‎tehôm) tohu wa-bohu kaosean agertzen den bigarren elementua da, hirugarrena "formarik gabeko lurra" izanik. Enûma Elišen Iluntasuna edo Leizea Tiamat jainkosaren izenean agertzen da, Marduken etsaia. Hemen bizi daitekeen mundua inguratzen duen jatorrizko uraren gorputz formagabea da, geroago Uholdean askatuko dena, "amildegi handiaren iturri guztiak lehertu zirenean" lur azpiko uretatik eta zeruko "leihoetatik"[7]. William Dumbrellek dioenez, bertso honetan "sakonera" aipatzen denean, "Ekialde Hurbileko antzinako kosmologien xehetasuna aipatzen da"; izan ere, "ordenaren mehatxu orokorra itsaso iraultzaile eta kaotikotik dator, eta, azkenean, jainko gerlari batek menderatzen du". Dumbrellek jarraitzen du iradokitzen Hasiera 1:2 "kosmologia zaharren kaos/ordena bereizgarriaren borrokaren zerbait islatzen" duela[8].

Hasiera 1:2ren itzulpen batzuetan uretan oinarritzen den "Jainkoaren espiritua" hebreerazko ruach elohim esalditik dator, "haize handia" bezala ere interpretatu dena. Victor P. Hamiltonen ustez, "Jainkoaren espiritua"ren alde egiten du, baina adierazten du ez duela nahitaez kristau teologiaren "Espiritu Santua" aipatzen. Rûachek (רוּחַ) "haizea, izpiritua, arnasa" esan nahi du, eta elohim hitzak "handia" esan nahi du, "jainkoa" esan nahi duen bezala. Amildegiaren gainean mugitzen den ruach elohim delakoak, beraz, "Jainkoaren haizea/arnasa" adieraz dezake (haize-ekaitza Jainkoaren arnasa da Sal 18:15 eta beste leku batzuetan, eta Jainkoaren haizea Uholdearen historian itzultzen da Jainkoak lurra berrezartzeko erabiltzen duen bitarteko gisa). Jainkoaren "espiritua", kontzeptu lauso samarra Biblia hebrearrean, edo, besterik gabe, haize-ekaitz handi bat izan daiteke[9][10].

Erreferentziak

  1. «Genesis 1:2 Hebrew Text Analysis» biblehub.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  2. Has 1:2
  3. Carlson, Richard F.. (2010). Science, creation and the Bible : reconciling rival theories of origins. ISBN 978-0-8308-6815-5. PMC 872116434. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  4. The five books of Moses : a translation with commentary. (First edition. argitaraldia) 2004 ISBN 0-393-01955-1. PMC 55798009. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  5. Thompson, J. A.. (1980). The book of Jeremiah. ISBN 978-1-4674-2303-8. PMC 681714356. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  6. Walton, John H.. (2017). The lost world of the Israelite conquest : covenant, retribution, and the fate of the Canaanites. ISBN 978-0-8308-9007-1. PMC 987909262. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  7. Wenham, Gordon J.. (2003). The Pentateuch. SPCK ISBN 0-281-05429-0. PMC 56465980. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  8. Dumbrell, William J.. (2002). The faith of Israel : a theological survey of the Old Testament. (2nd ed. argitaraldia) Baker Academic ISBN 0-8010-2532-X. PMC 49226097. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  9. Blenkinsopp, Joseph. (2011). Creation, un-creation, re-creation : a discursive commentary on Genesis 1-11. ISBN 978-0-567-59101-2. PMC 648934408. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  10. Hamilton, Victor P.. (1990). The book of Genesis : chapters 1-17. W.B. Eerdmans ISBN 0-8028-2308-4. PMC 21442569. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Kanpo estekak