Tohu wa-bohu edo Tohu va-Vohu (hebreeraz: תֹהוּ וָבֹהוּ, ṯōhū wā-ḇōhū) Biblian agertzen den hebreerazko esamolde bat da, Hasiera liburuko Has 1:2 bertsetean. Lurraren ('aretz) egoera zein den aipatzen du Has 1:3 liburuan argia sortu aurretik.
Hainbat interpretazio eman zaizkio esaldi honi, hainbat teologia lanetan. Elizen Arteko Biblian nahas-mahas hutsa gisa itzuli da, baina beste hizkuntza batzuetan "formarik gabekoa eta hutsa" edo Septuagintan ἀόρατος καὶ ἀκατασκεύαστος, "ikusi eta osatu gabea".
Analisia
Jaungoikoaren kreazioaren aurretik, mundua tohu wa-bohu zegoen: tohu hitzak "hutsaltasun" esan nahi du, eta basamortuko mundu basatia deskribatzeko ere erabiltzen da. Bohu hitzaren esanahia ez dakigu, eta baliteke izatea bohu hitzarekin errimatzeko sortutako hitz asmatu bat[1]. Jeremuas 4:23 bertsetean berriro agertzen da, esaten duenean Israel Jaungoikoaren aurka matxinatzen bada lurra berriro iluntasunera eta kaosera itzuliko dela[2]. Tohu wa-bohu kaosa bara ordenarekin konpontzen da[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak