Harper akziozko detektibe-filma da, 1966an Jack Smight estatubatuar zinemagileak zuzendua. Ross Macdonald idazlearen 1949ko The Moving Target (Jomuga Mugikorra) eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Lauren Bacall, Julie Harris, Arthur Hill eta Janet Leigh aktoreek antzeztu zuten.
1975ean aktore berak antzeztutako The Drowning Pool izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Los Angeles. Misteriotsuki desagertu berri den aberats baten emazteak (Lauren Bacall) bere senarra topatu dezan Harper (Paul Newman) ikertzaile pribatua kontratatu du. Lehen ikerpenen arabera, aberats xelebre baten bere borondatezko desagertzea zirudien kasu argi eta soila kakanahasten hasiko da.
Aktoreak
Kanpo estekak