Harlem Shake

Harlem Shake Cambridgen


Harlem Shake 2013an Internet bidez zabaldutako fenomenoa da. Berez, bideo biral bat[1] da, hau da, izugarrizko zabalkundea izan duen bideo ez komertziala. Arrakasta Filthy Frank blogalariak eman zion hasiera YouTube bidez 2013ko urtarrilaren 13an, lehenengo bideo zabaldu zuenean. Ondoren, milaka jarraitzailek fenomenoari segida eman zioten. Gaur egun ezagutzen dugun moduan, Australiako 'The Sunny Coast Skate' taldeak sortu zuen: "The Harlem Shake v1".[2] Bideo hori izan zen, alegia, birala bihurtu zena.

Bideoaren egitura

Bideoetan Dj Baauer & Jeo Art ekoizleek sortutako "Harlem Shake" musika elektronikoaren konposizioa erabiltzen da, Héctor el Father, regeton estiloaren abeslaria, ahotsarekin batera; abeslari horrek "Terroristekin" esaldia behin eta berriz esaten du. Antza denez, Héctor el Fatherrek moldaketa hori ez du legalki onartu. Bideoan dantza bat errepikatzen da beti.

Egitura arruntenak bideoan bi aldi erakusten ditu:

  • Lehenengo unean, dantzari bakar bat agertzen da dantzatzen. Normalean, dantzariak aurpegia kasko batekin ezkutatuta dauka edo beste edozein maskararekin. Haren inguruan agertzen diren pertsonek ez diote kasorik egiten. Atal horrek hamabost segundu dirau.
  • Bat-batean, erritmoa eta eszena erabat aldatu egin dira: lasai eta kaso egin gabe agertzen zirenak zoro moduan hasi dira dantzatzen, sarritan objektu absurdoak eskuetan. Bigarren atal horrek beste hamabost segundu dirau.

Fenomeno bat

Bideoa mundu osoan zabaldu da eta mota askotako imitazioak sortu dira: erotikoak, kirol elkarteenak, The Simpsonsena[3]... Bakarrik lehenengo bederatzi egunetan 11.000 bertsio igo ziren YouTubera eta bisitariak 44 milioitara heldu ziren.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.