6.000 poesiatik gora idatzi zituen. Poesia horiek Meistersang molde herrikoi-burgesari jarraitzen zitzaizkien, eta XV-XVI. mendeko akademia-moduko eskoletan kantatzen ziren. Meistersinger edo maisu-kantaririk ospetsuenetako bat izan zen Sachs. Durero, Fischer eta Pirkheimerren adiskide izan zen, eta himno bat idatzi zuen Luther goraipatuz: Die Wittembergisch Nachtigall (1523, "Wittembergeko urretxindorra"). Richard Wagner musikariak hari eskaini zion Die Meistersinger von Nürnberg ("Nurenbergeko maisu kantariak") opera.