Hans Carossa (Bad Tölz, Bavaria, 1878ko abenduaren 15a - Rittsteig, Passau, 1956ko irailaren 12a) alemaniar poeta eta eleberrigilea izan zen.
Sendagilea izan zen, eta lanbide hori izan zuen bere lanetako gai nagusia. Ikuspegi ezkorra nabari da haren obra guztietan: Dr. Bürger Ende (Bürger Doktorearen amaiera, 1913). Eine Kindheit (Haurtzaro bat, 1922), Verwandlungen einer Jugend (Gaztaro baten bilakaera, 1928), Rumanische Tagebuch (Errumaniako egutegia, 1924), Der Artz Gion (Gion medikua, 1931), Geheimnisse des reifen Lebens (Heldutasunaren sekretuak, 1936), Stern über der Lichtung (Izarra basamortuaren gainean, 1946) eta Ungleiche Welten (Mundu desberdinak, 1951).
Erreferentziak