Hanky Panky (euskaraz Nahas-Mahasa), 1982ko Sidney Poitier bahamar-estatubatuarrak zuzendutako komedia thriller film bat da. Gene Wilder, Gilda Radner, Kathleen Quinlan, Richard Widmark eta Johnny Brown aktoreek antzeztu zuten.
Gene Wilder eta Gilda Radner aktoreak film honetan elkar ezagutu eta 1984an ezkondu egin ziren. Berez, Gene Wilder eta Richard Pryor aktoreek antzeztutako Stir Crazy (1980) filmaren arrakasta baliatuz garatu zen, baina Richard Pryorrek ez partehartzea erabaki zuenez, Gilda Radnerrek ordezkatu zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Michael Jordon (Gene Wilder) arkitektoak taxi batean emakume arraro bat ezagutuko du, baina handik gutxira emakumea hilik agertuko da, froga faltsu batzuen ondorioz Michael hilketaren susmagarri nagusia bilakatuz. Kate Hellman bere anaiaren hiltzaileen bila dabil, biak elkartu eta AEBetan barna New York hiritik Arroila Handira eramango dituen bidai batean intriga, suspense eta hilketez beteriko nahas-mahasa batean barneratuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak