Handré Pollard (Somerset West, Lurmutur Mendebaldea, 1994ko martxoaren 11) hegoafrikar errugbilaria da, zabaltzaile postuan aritzen dena. 2019-2022 bitartean Montpellier Hérault Rugbyk jokatu ondoren,[1] 2022an Leicester Tigersek kontratatu zuen. 2014ko ekainaren 28an egin zuen debuta Hegoafrikako selekzioarekin, Port Elizabethen, Eskoziaren aurka.[2]
2019an Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen talde nazionalarekin; 22 tanto egin zituen finalean.[3] 2023ko Munduko Errugbi Kopa ere irabazi zuen, eta finalean berak lortu zituen Hegoafrikaren tanto guztiak.[4]
Ibilbidea
Palmaresa
Montpellier Hérault Rugby
Hegoafrikako selekzioa
Erreferentziak
Kanpo estekak