Hamar eguneko gerra, Esloveniako guerra edo Esloveniako independentzia guerra bezala ere ezagutua dena, 1991an eman zen gatazka izan zen, Esloveniako Errepublika Sozialistaren eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren gobernuen artekoa. Hau 1991ko ekainaren 25ean gertatu zen, Esloveniako independentziaren aldebakarreko deklarazioaren ondoren .
Gerrak ez zuen asko iraun Jugoslaviako armadak ez zuelako baliabiderik alferrik galdu nahi, Kroaziako sezesio gerrarako prestatzen ari baitziren. Jugoslaviako serbo-montegrina gehienek bazituzten herrialde- errebindikazioak, Esloveniak ez bezala, etniaren arabera homogeneoak zirela eta, ondorioz, ez zuen jugoslavoentzako interesik.
Aurrekariak
Ejertzitoaren paper bateratzailea
1970eko hamarkadatik aurrera, auzi nazionalista Jugoslaviako Errepublika Federala osatzen zuten estatu desberdinetan ejertzitoa derrigortu zuen auzi domestikoetan esku sartzera, 1971ean gertatutako croatar udaberrian bezala. 1980ko hamarkadako amaieran, Sobietar Batasunaren ekonomia etenaldiarekin eta 1989ko iraultzekin bat eginez arazo nazionalista gehiagotu zen.
Jugoslaviako sistema militarra
1969ko Defentsa Nazionaleko Legearen onarpenarekin, Jugoslaviak militar doktrina hartu zuen gerta zitekeen gerra totalaren oinarriaren gainean, Defentsa Nazional Totala edo Herriaren Defentsa Totala esaten zaio, Bigarren Mundu Gerran gertatutako Jugoslaviako Askatze Gerran iradokituta. Honen arabera, erasotzaile bati aurre egiten zion edozein herritar indar armadako kide zen, edozein biztanle bihurtu zitekeen erresistentzia gudarosteko monolitiko.
Lehen Hezkuntzatik hasita, Bigarren Hezkuntzetatik pasata, Unibertsitateak, erakundeak eta enpresak, agintariek herrialdea prestatu zuten okupatzen bazuten guztiok erantzun ahal izateko. Horretarako, Herrialde Defentsa indarra (TO) martxan jarri zuten, agresio bat gertatzen bazen jendartea mugitzeko. TOren borrokarako prestakuntzak antolaketa eta prestakuntza pausuak ekidin zitezkeela esan nahi zuen. TO Jugoslaviako Herri Armadaren (JNA) osagarria zen, defentsa sakonagoa eskaintzen zion eta laguntzeko prest zegoen herrialde armatua. Herritar armatuen kopuru handiak erasotzaile bati okupazioaren kostua handituko ziokeen.
- Herrialde Defentsa Indarra (TO):
Jugoslaviako Errepublika Sozialistako Armaden atal banatu bat ziren. Nazioarteko Guardia izango balira bezala jokatzen zuten, gobernuaren indar erreserba edo paramilitar ofiziala izanik. Haien antolakuntza oso deszentralizatua izan zen eta, hala, TOren unitateak antolatuak eta finantzatuak izan ziren errepubliketako gobernuen bitartez: Bosnia-Herzegovina, Kroatia, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta Eslovenia, baita azpi-unitate guztiak ere, Voivodina eta Kosovo.
TO Infanteria-talde txiki batez osatuta zegoen, arinki armatuak zeudenak, ekintza defentsiboak gauzatuko zituztenak tokiko lurretan. 2000 herrialde baino gehiagotan, fabrikek eta beste enpresek konpainiak antolatu zituzten, haien jatorriko lurraldetan borrokatzean, behar zuten guztia hornituta eduki ahal izango zuten. Horregatik, herrialde osoan armen biltegiak zeuden, TOk gerra bat egotekotan erabiliko zituztenak. Unitate handiago batzuk gehitzen ziren, batailoi eta erregimentuak ere sartzen ziren, eremu eskualdeak artileriarekin, kanoiekin eta zenbait auto blindatuekin hornituz. Haien mugikortasuna eta ekimen taktikoa erabiliz, erasotzaileen tanke zutabeen presioa arintzen eta aire bidezko erasoak baimentzen saiatuko ziren TOren talde txikiak defendatzeko. TOa, beren zerbitzu militar derrigorrezkoa amaituta zuten hiritar soldadu askotatik osatzen zen.
- Jugoslaviako Herri Armada (JNA):
Europako hirugarren armada indartsuena, indartsuenetako bat bezala onartua dago, JNA lau eskualde militarretan antolatua zegoen. Eskualdeak auzotan zeuden banatuta, lan administratiboen kudeatzaileak ziren. Eskualdeak ziren: Belgrado (Kroazia,Serbia, bosnia eta Herzegovinaren arduradun), Zagreb (Krozia eta Esloveniaren iparraldean), Skopje (Mazedoniako errepublika, Serbia eta Montenegroko hegoaldea), eta Neval de Spliteko eskualdea. JNAko 180.000 soldaduetatik, 90.000 baino gehiago kontratatuak.
Proiektu nazionalistak
Slobodan Milosevic boterera heldu zenean komunikabideen kontrol zorrotz bat burutu zen, Serbia handiaren tesi nazionalistak hedatzeko helburuarekin, baita Yugoslaviaren berrezarkuntzaren beharra ere. Ekintza hauen aurrekaria “iraultza anti-burokratikoa” izan zen, zein haren bitartez, Kosovo eta Vojvodinaren gobernu probintzialen iraulitzearekin eta Montenegroko errepublika gobernuarekin Milosevic-ek posizio nagusi bat metatu zuen Yugoslaviako lehendakaritza kolektibora heltzeko. 1989ko ekainaren 28an, 600. urteurrenean milioi bat serbioren aurream aurkeztu zen eta Kosovoko gudua gertatu zen lekuan, Kosovo Poljeko hurbiltasunetan, non hain famatua izan zen Gazimestanen hitzaldia bota zuen, serbioen idealen gorespenean, jendetza arenganatzen guduaren oroimenean eta serbioen unitateak gora jotzen aurreikuste ziren momentu txarretarako. Konklusio batzuen arabera, diskurtso honek jaso zituen manipulazioek herrialdean zoritxarreko ondorioak egotea gertarazi zuen.
Aurrerago, 1990an, hauteskunde desberdinek pan-serboko mugimenduaren aurkakoak ziren alderdiak jarri zituzten indarrean Kroazian eta Eslovenian.
Momentu horretan Serbian oposizioko hainbat alderdik libreki eskatzen zuten Serbia handiaren sorrera,alboko errepubliketako lurralde mugak ukatuz partisano de Titoen sorkuntza artifiziala leporatuz. Balkanetako gatazka gertatu aurretik, gobernu federaleko boterea errepublikak sortzearen bidean geroz eta murritzako zelarik Esloveniar eta croata ugarik konfederazio bat bilatzen zuten, eta Serbiarrek federazioa indartu nahi zuten. Kasuan kasu, Yugoslavia apurtzen bazen mahai gainean zegoen mehatxua azaleratu zen, hau gertatzen bazen, Milosevic-ek bera babesten zuten alderdietako boterea lortuko zuen, Serbia Handiaren jaiotza desiatuz.
Gerrarako prestakuntza
1990eko abenduaren 23an, Esloveniako yugoslavia eskualdeak erreferendum bat burutu zuen, non %95aren independentziarekiko babesa jaso zuen. (%93,2ko parte-hartzearekin). Esloveniako eskualdeko gobernua jakinean zegoen Belgradoko autoritate nazionalak haien ekintzailetza independentistekin bukatzeko indarraren erabilera erabil zezakeela, eta, hain zuzen ere, plebiszituaren ondoren, Jugoslaviako armada popularrak jakinarazi zuen Yugoslaviako federazio guztian Titoren desberdina zen defentsarako doktrina berri bat jarriko zuela martxan, zeinak errepublika bakoitzak bere lurralde defentsa propioa mantenduko zutela. Tito URSSen atakearen beldur zen eta gerrilla gerra baten bitartez aurre egitearen intentzioa zuen, horretarako, fabriketan arma deposituak zeuden, eta eraikin publikoak zeinak errepubliken bitartez ziren kudeatuak. Hauek, gerrillak armatzeko erreservistak mobilizatzea ahalbidetuko lukete inbasorearen aurka. Ezin ahaztu genezake Yugoslaviar gerrillak alemaniar ejertzituari aurre egin ziola Bigarren Mundu Gerran.
Doktrina berriari dagokionez, ez zegoen kanpo atake baten arriskurik eta TO defentsa sistema zentralizatu batengatik ordezkatua izango zen hortik aurrera. Honek errepublikek haien defentsarako gaitasun autonomoak galduko lituzketela esan nahi zuen, eta hauen tokian tokiko defentsa indarrak armagabetuko zirela, baita ejertzitu guztia JNAren kuartel generalaren azpitik geratuko zela Belgradon.
Eslovenia eskualde gobernua pretentzio horien aurka jarri zen, hortik aurrera haren TOren ekipamenduaren gehiengoa JNAren eskuetan jarri ez zedin zihurtatuz. Independentzia erreferendumaren ostean eta 1990ko irailaren 28an iragarritako eskualdeko dekretu baten bitartez, haren TOren gidaritza zuzen bakarra ezarri zen. 1990ko maiatza eta urriaren bitartean polizia eta esloveniako TOko 21000 kide mobilizatu ziren MSNZren harira, yugoslaviako autoritateen kontroltik kanpo.
Eslobeniarrek JNArekin aurrez aurreko luze bat mantendu ezin zutela bazekiten, hala, gerra asimetrika delakoaren estrategia hartu zuten. Estrategia honek herrialdeko indarren armamentu eta entrenamentu mailarekin bat egiten zuen. Lurralde Defentsako unitateek gerrilla-kanpaina bat egingo zuten, tankeen aurkako sistemak eta lurrazaleko misilak erabiliz JNAko unitateei segada emateko, lurraldearen ezagutzaz eta populazio zibilaren laguntza masiboaz baliatuz. Jugoslaviako Armada Federalaren tanke-zutabeak, adibidez, erraz elbarritu zitezkeen Esloveniako haranetan, segadak egiteko lur egokia.
Gauzak horrela, Esloveniako gobernuak bere indar armatuak arma-sistema aurreratuekin hornitu zituen, Armbrusteko antitanke sistema edo aire lurreko (SA-7) misilak bezala. Batzuk arsenaletan eskuragarri zeuden eta beste batzuk atzerritik zetozen, horrek NATOn eta EBn barne eztabaida bat sortu zuen mendebaldeko armak nola iritsi zirenari buruz. Independentzia aldarrikatu aurreko hilabeteetan, Esloveniak atzerriko ekipamendu militarrez hornitu zuen: SAR-80 fusilak, israeleko kasko eta antibalaz txalekoak, alemaniar tankeen aurkako granada jaurtigailua, etab…Esloveniako buruzagiak 1990eko azaroan hasi ziren defentsa planifikatzen, erreferendumaren aurretik.
Urteen ostean jakin izan zen 1991ko urtarrilean Serbiako eta Esloveniako presidenteek paktu sekretu bat siñatu zutela. Esloveniak bere independentzia lortuko zuen Serbia Handiaren sorkutzan lagunduko balu. Paraleloki, Esloveniako presidenteak lortu zuen Croaziako etorkizuneko independentziarako prozesuan laguntzeagatik Kroaziako presidenteak ekipo militarraren traspasoa onartzea Kroaziak Eslobeniara kontrolatuta. Honek, Kroazia ahuldu zuen Serbiaren kontrako gerran, zeina Eslobeniako gobernuak aprobetxatu zuen Kroaziari armak saltzeko.
Gatazka
1991ko ekainaren 25ean Eslovenia independente deklaeratu zen, aldez aurretik 26an egingo zuela iragarri bazuen ere. Aurrerapen hau, akzio estrategiko bat izan zen nolabaiteko abantaila izateko gobernu nazionalarekin ezinbesteko liskar baten esperoan, independentzia deklaratu bezain laister hasi beharko zena. Ezusteko deklarazioa eman zen 24 ordu lehenago, Esloveniako gobernuak asaldatu egin zuen ekainaren 26an prestatu zuen Belgradoko gobernu nazionalaren erantzuna.
Nahiz eta JNAko kupula ados zegoen indarra erabiltzearekin esloveniar independentista asmoei aurre egiteko, egiteko moduan iritzi ezberdinak zituzten. JNAko komandante buruzagia bitartean, Blagoje Adžić generala, bitartekoa zen eskala handiko eragiketa batetan. Honen helburua gobernu esloveniarra disolbatzea eta gobernu militar yugoslavo batengatik ordezkatzea zen. Bere goi mailako politikoak, Veljko Kadijevićek, tentsioa ez igotzeko hurbilketa arretatsuagoa proposatzen zuen, Esloveniako gobernua bere independentzia aldarrikapenei uko egitera konbentzituko lukeen indar erakustaldi hutsa defendatuz. JNAren barne eztabaida honek Kadijević-en jarreraren alde egin zuen.
Orain bai, inoiz ez da argi gelditu JNAk zein puntutaraino aukeratu zuen Jugoslaviako gainerako agintari zibilekiko independenteetan jardutea. Jugoslaviako Lehendakaritzako Batzorde Exekutibo Federaleko egungo presidentea, Ante Markovic croatak, gerora deklaratu zuen JNAk ez ziola informaziorik bidali gobernuari deklaratzeko ekintzari buruz. JNAk urte batzuk zeramatzan URSS-i armamentua erosten horrela JNA sendotuz, ohikoa zen moduan lizentziapean fabrikatutakoari batzen zitzaiona. Armamentu horren beharra ez dago argi barne gatazka bat sortu ezean.
Ekainak 26, lehenengo eguna
1991ko ekainaren 26ko lehenengo orduetan, JNA 13. Kidegoko unitateek Rijekako (Kroazia) kuartela utzi dute Eslovenia eta Italia arteko mugako postuetara joateko. Mugimendu honek Esloveniako herritarren bat-bateko erreakzioa eragingo du, barrikadak jarriz eta JNAren indar erakustaldiari ezezkoa erakutsiz elkarlanean aritzen dena. Gatazkaren lehen une hauetan, bi bandoek badirudi esan gabeko politika jarraitzen dutela sua irekitzen lehenak ez izateko. Nazioarteko kazetariek itxaropentsu estaltzen dute gatazka eta tentsioa nabaria da.
Aldi berean, Esloveniako gobernuak errepublika txiki eta berriaren kontrol eraginkorra hartzeko plana jarri zuen martxan, muga-postu ugarietatik eta Brnik nazioarteko aireportutik hasita, herrialdeko hiriburua den Ljubljana inguruan. Muga-postuetako langile gehienak beren gobernuari leialak ziren esloveniarrak ziren, beraz, ekintza hauek modu baketsuan egin ahal izan zituzten, uniformeak eta bandera aldatuz. Italia eta Austriarekiko muga-pasaguneen kontrolak praktikan esan nahi zuen Jugoslavian sartzen ziren merkataritza-trukearen % 40 arte Esloveniako gobernu independentistaren eskuetan geratzea. Gainera, JNAren eraso baten aurrean, Esloveniako maniobrak defentsa-posizio bikainak lortu zituen borrokarik gabe: muga-pasaguneak berreskuratu nahi bazituen, JNAk etsaiak irekitzera behartuta zegoen, eta horri esker, esloveniarrek casus belli Jugoslaviako militarren eraso gisa aurkezteko aukera izango zuten.
Ekainak 27, bigarren eguna
Bigarren eguneko gatazkaren lehenengo orduetan se producen sucesivas maniobras de despliegue del JNA: 306ko unitate bat. Hegazkinen aurkako erregimentua, KroaziakoKarlovac herrian du egoitza, Metlikaren bidez Esloveniara sartzen da; ordu batzuk geroago, JNAren 1. Brigada Blindatuaren tanke eta garraiatzaile blindatu zutabe bat Vrhnikako bere kuartela irten da, Ljubljanatik gertu, Brnikeko Nazioarteko Aireporturarantz, Jugoslaviako indarrek ordu batzuk geroago berreskuratuko zuten. Ekialderantz, JNAren unitateak Mariborretik ateratzen ziren, Šentilj muga-postura iritsi eta handik gutxira Dravograd mendebaldeko mugako herrira iritsi. Bitartean, Jugoslaviako aire indarrak eskuoriiak botatzen zituzten Esloveniako zonalde batzuetan mezu kontragarriekin: "Bakearen eta lagunarteko lankidetzaren alde deitzen zaituztegu!" eta "Erresistentzia guztia zapalduko da!".
Aldi berean, Esloveniako gobernuak JNAko mugimenduak geetutik jarraitzen zituen, eta, zuzeneko telefono-harremanean, V. Barrutiko Militarreko buruzagia, Eslovenia gehitzen zuena, jakinarazi dio Esloveniako presidenteari, Milan Kučan, operazioa aireportua berreskuratzera eta muga postuen kontrolara mugatu zela. Berehala, Esloveniako presidentetzaren larrialdiko bilera batek JNAren edozein aurrerapenen aurrean erresistentzia armatua jartzea Esloveniako gobernuak aho batez erabaki zuen.
Esloveniako Gobernuak informazioa jaso zuen JNAk bere helikopteroak erabiliko zituela indar bereziak Errepublikako puntu estrategikoetara eramateko, beraz, Zagreben egoitza duen V. Barrutiko Militarreko aginteari ohartarazi zioten helikopteroak bota egingo zituztela, jarraituz gero. erabiltzen. Abisuari jaramonik egin ez zioten JNAko komandanteek, esloveniarrak erresistentziarik gabe errendituko zirela sinisten jarraitu zuten. Kalkulu oker horren ondorioz, ekainaren 27ko ilunabarrean, Esloveniako lurralde defentsak JNAko bi helikoptero bota zituen Ljubljana gainean, eta bertako biztanle guztiak hil zituen, horietako bat pilotu esloveniarra zen.
Esloveniako lurralde-defentsak JNAko instalazioen eta arma-biltegien inguruan posizioak hartu zituen Esloveniako hainbat tokitan, modu eraginkorrean inguratuz eta Jugoslaviako indar armatuen aurkako eraso sorta bat abiatuz lurralde osoan zehar. Brnikeko Nazioarteko Aireportuan, instalazioak okupatu zituzten indarrei eraso egiten zien lurralde defentsa unitate batek. Trzinen,Esloveniako aldean zegoen tiroteo batek Jugoslaviako armadaren artean lau hildakoutzi zituen, eta JNAko gainontzeko goarnizioa errendituz. Era berean, TO esloveniarrak tankeen zutabeei eraso egin zien Pesnica, Ormož eta Koseze, Ilirska Bistrica inguruan. Varaždin-etik (Kroazia) zetorren JNA 32. brigada mekanizatuko zutabe bat blokeatu zuten Ormozen eta ezin izan zituzten Esloveniako barrikadak bere kabuz gainditu.
Borrokaren lehen orduetako nahasmena izan arren, JNAk militar helburuen gehiengoak bete zituen, eta 27 egunean,gauerdian, jadanik bereganatu zituen Italiarekin mugako postu guztiak, pauso guztiak Austriarekin batera hiru izan ezik, eta Kroaziarekiko mugan ezarritako muga-postu berrien zati handi bat. Hala ere, bere indarren zati garrantzitsu bat egoera zaurgarrian zegoen Eslovenia osoan. Gainera, JNA kontratazioek osatzen zuten, zibilak tiro egiteko gogoz eta moral baxuarekin.
Ekainak 28, hirugarren eguna
Ekainaren 27tik 28rako gauean, Esloveniako lurralde defentsako indarrek JNAren aurkako ofentsiba general bat burutzeko agindua jaso zuten.
Indar armatuek abantaila taktikoa duten RSko [Esloveniako Errepublika] toki guztietan, etsaiaren unitate eta instalazioen aurkako erasoak egingo dira. Etsaia emore ematera kondentatuko da, garaipena irabazteko eta etsaiaren galerarako bitartekoak ahalik eta hoberen eskeiniko dira, daukagun armagintza guztiaren erabilerarekin. Ekintza hauen bitartean, babeserako eta ebakuaziorako beharrezkoa den oro eskeiniko zaie hiritarrei.
Egun osoan zehar borrokak egon ziren. Pesnican bezperan eraso zuten tanke-zutabe kamioiez ostatutako esloveniar espontaneoek blokeatu zuten Strihovecen, Austriako mugatik kilometro gutxira, eta Esloveniako Poliziaren eta TOren unitateek eraso zuten. Strihovecen segagadatutako Jugoslaviaren zutabeari laguntzeko antolatutako bi aire erasoaldii lau kamiolari hil zituzten. Medvedjek-en, erdialdeko Eslovenia, beste JNA tanke-unitate bat kamioien barrikadek blokeatu zuten, eta airearen erantzunak beste sei kamioilari hil zituen. Borroka gogorrak ere hasi ziren Nova Gorica mugako herrian, Italiako Gorizia herritik metro gutxira, non Esloveniako indar bereziek hiru JNA T-55 tanke suntsitu eta beste hiru harrapatu zituzten, JNAko lau soldadu hil eta 100 inguru errenditu baitzituzten.
JNAk berrartutako bestelako muga frenteak, adibidez Holmec, Esloveniaren esku geratu ziren. Holmec-en, bi gerlarik bizitza galdu zuten, eta baita 3 yugoslaviarrek ere. Gainontzeko 91 soldaduek amore eman zuten. JNAren karteleratzea Bukovjen, Dravogradtik gertu, indar Esloveniarren eskutik izan zen asaltatua, bitartean Boronvnicako arma depositua Esloveniarren esku geratzen zoan bitartean. Honen ondorioz, arma suministroa asko handitu zen lurralde defentsarako.
Jugoslaviako aire indarrak Esloveniako lurralde osoan jardun zuen egun osoan zehar, baña Brnikeko aireportu internazionalean gertatutako konbateetan ikusi zen gehienbat, zeinak bi kazetari austriar eta 4 piloto hil zituen. Hala, Kocevskako esloveniar kuartel generala atakatu zen airetik, eta beste bi atake txiki eman ziren irrati eta telebista errepikagailuen aurka Krim, Kum, Nanos eta Trdinov vrh-en, esloveniar gobernua isilarazteko asmotan.
Borroka egun honen amaieran, armada federalak aurretik berreskuratutako posizio gehienak zituen, baina azkar galtzen hasia zen. Arazo edukitzen hasia zen JNAri atxikitako esloveniarren deserzio masiboekin, mailak abandonatu edo etsaiarengana joan ziren besterik gabe. Une honetan, bai lurrean zeuden tropak bai Belgradeko komando zentralak zalantzan zeudela zirudien, gero zer egin jakin gabe.
Ekainak 29, laugarren eguna
Borrokak gailentzeak, aldi berean, Europar Batasunak bultzatutako irteera diplomatiko baten bilaketa areagotzen du; izan ere, borrokak bereziki Austria eta Italiarekin muga egiten duten eremuetan gertatu ziren, Esloveniako Nova Gorica hirian adibidez, literalki Gorizia hiri italiarrarekin hiri jarraitu bat osatzen duena. Puntu honetan, Europako Erkidegoko kanpo arazoetako ministroen troika bat Jugoslaviako eta Esloveniako ordezkariekin biltzen da Zagreben, ekainaren 28tik 29rako gauean, errespetatuko ez den su-etena adostuz.
Hilaren 29ko goizean esloveniarren garaipen militar batzuk kateatzen dira: Jugoslaviako tropak Brnikeko nazioarteko aireportuan amore ematen diete esloveniar indarrei, gauean zehar instalazioetan sartu zirenak; iparraldean, JNAko tanke batzuk Stihovecen harrapatzen dituzte eta berehala Esloveniako TO konpainia korazatu bihurtzen dituzte; Jugoslaviako indar bereziak, Hrvatiniren inguruetan lehorreratzen saiatuz, segadaz jositako esloveniarrek baztertzen dituzte. JNAk Vrtojba eta Šentilj-eko muga pasabideak galtzen ditu, eta, egunean zehar gertatzen ari den bezala, bere armategiak esloveniar indar armatuak indartzeko baino ez du balio.
Jugoslaviako armadak ultimatum bat bidali zien Esloveniako agintariei, hilaren 30eko 21:00etan sua eten dezaten. Ultimatuma Esloveniako batzarrak baztertu egin du, eta elkarrizketa bidezko konponbide batera deitu du, independentziaren eskaera alde batera utzi gabe.
Ekainak 30, bostgarren eguna
1991ko ekaineko azken egun honetan hainbat gorabehera gertatu ziren: Esloveniako indarrek Karavankeko tunel estrategikoa harrapatu zuten, Alpeak zeharkatzen dituena Austriarantz; Jugoslaviako bederatzi tanke Nova Gorican harrapatu zituzten, baita Dravogradeko JNAren goarnizio osoa ere: 16 ofizial eta 400 soldadu raso. Goarnizio hauek eta beste batzuk, Tolmin eta Bovecenak kasu, amore emateak, harrapatutako talde militar guztia Esloveniako indarren artean berehala birbanatzea ahalbidetzen du.
Uztailak 1, seigarren eguna
Esloveniako indarrekin, Novi Vasen, Liubliana hegoaldean, JNAren instalazio bat harrapatzen duten liskar gehiago gertatzen dira. JNAren munizioen bolborategiak su hartu du Katrni Vrh-en eta leherketa masibo batean suntsituta geratu da, herriaren zati handi bat suntsituta. Era berean, esloveniarrek biltegi bana hartu dute Pečovnik, Bukovžlak eta Zaloška Gorica 70 bat munizio kamioi eta lehergailu atzeman dituzte.
JNAko aireko kontrako artilleria arineko 306. erregimentuko zutabea Medvedjekeko posiziotik erretiratu eta Krakovski (Krakovski gozd) basora joan zen, Kroaziako mugatik gertu. Krško hiritik hurbil blokeaturik geratu zen, esloveniar indarrek inguraturik, baina ez zuen amore eman nahi, errefortzuen zain seguru asko.
Bien bitartean, JNAko agintariak operazioen erritmoa aldatzeko baimena bilatzen zuen. Veljko Kadijevi○ defentsa ministroak Jugoslaviako kabineteari jakinarazi zion JNAren hasierako planak — Esloveniako mugako pasabideak ziurtatzeko operazio mugatu bat — porrot egin zuela, eta plan alternatiboa abian jartzeko unea zela: eskala handiko inbasioa eta Eslovenian erregimen militar bat ezartzea. Hala eta guztiz ere, kabinete federalak — une hartan Borislav Jović serbiarra buru zela — uko egiten dio operazio handia baimentzeari. JNAko langileen buru Blagoje Adzic jenerala haserre zegoen eta publikoki salatzen zituen "organo federalak etengabe zailtzen gaituzten negoziazioak eskatuz, [esloveniarrak] bitarteko guztiekin erasotzen ari zaizkigun bitartean".
Uztailak 2, zazpigarren eguna
Gatazkako borrokarik gogorrena uztailaren 2an izan zen, egun negargarria izan zen JNArentzat. Krakovskiko basoan babestutako JNA tankeen zutabea etengabeko erasoa jasan zuten Esloveniako TOren unitateek, errenditzera behartuz. JNA 4. Gorputz Blindatuko unitateak Kroaziako Jastrebarskotik iristen saiatzen ari ziren, baina Bregana mugako herritik gertu garaitu zituzten. Esloveniako TO unitateek eraso arrakastatsuak egiten dituzte Šentilj, Gornja Radgona, Fernetiči eta Gorjansko mugako pasaguneetan, haiek harrapatu eta JNAko tropak errenditzera behartuz. JNAren eta Esloveniako lurralde defentsaren arteko negoziazio luzea izaten da arratsaldean eta arratsaldean Dravograden, RS osoko JNAren instalazioak Esloveniako eskuetan jarraitzen baitute.
Gaueko bederatzietan, aldebakarreko su-etena iragarri zuen Esloveniako Lehendakaritzak. Dena den, JNA komandoak gaitzetsi zuen, «kontrola berreskuratuko» zuela eta Esloveniako erresistentzia zapalduko zuela agindu zuen.
Uztailak 3, zortzigarren eguna
JNAren konboi blindatu handi bat Belgradotik irteten ari zen uztailaren 3ko lehen orduan, itxuraz Esloveniarako bidean. Baina, egia esan, ez zen inoiz iritsiko; ofizialaren arabera, matxura mekanikoen ondorioz izan zen. Hala ere, behatzaileek iradoki dute tropen mugimendu honen benetako arrazoia JNA Kroaziako ekialdeko Eslavonia eskualdeari berehala erasotzeko kokatzea zela.
Borrokak Eslovenian jarraitzen du, Gornja Radgonako mugara doan JNAren errelebo indar batekin, Radencitik gertu geldituz. JNAk Kogeko mugan dituen indarrei ere eraso egiten diete TOko unitateek. Gauean, JNAk su-etena onartu eta kuarteletara erretiratzen zen.
Uztailak 4-6, bederatzigarren eta hamargarren eguna
Su-etena indarrean dagoela, bi aldeak erretiratu egin dira. Esloveniako indarrek herrialdeko muga-pasabide guztien kontrol eraginkorra zuten, eta JNAko unitateei kuarteletara modu baketsuan erretiratzeko eta muga Kroaziarantz zeharkatzeko baimena ematen zitzaien.
Uztailak 7 eta hurrengo egunak
Hamar Eguneko Gerra formalki amaitua zegoen Brioniko akordioarekin, Brioni uharteetan kroaziarrek sinatua. Terminoak, argi eta garbi, Esloveniaren aldekoak ziren; esloveniar independentziari buruzko hiru hilabeteko moratoria onartzen zen — praktikan, benetako eragin txikia zuena —, eta esloveniar polizia eta esloveniar indar armatu berriak subiranotzat hartzen ziren bere lurraldean.
Jugoslaviako unitate militar guztiak Esloveniatik aterako zirela onartzen zen, Jugoslaviako gobernuarekin prozesua amaitzeko urriaren amaiera arteko epea ezarriz. Esloveniako gobernuak behin eta berriz esaten zuen erretiratzeak bere horretan jarraitu beharko zuela; JNAri ez zitzaion utzi bere armamentu astun eta ekipamendutik asko itzultzen, geroago tokian-tokian hedatu edo Jugoslaviako beste errepublika batzuei saldu zitzaiena. Erretiratzea hamar egun geroago hasi zen, gutxi gorabehera, eta urriaren 26an amaitzen zen.
Bajak
Gerraren iraupen laburra eta intentsitate txikia zela eta, biktimak gutxi izan ziren. Esloveniako kalkuluen arabera, JNAk 44 baja eta 146 zauritu izan zituen; esloveniarrek, berriz, 18 hildako eta 182 zauritu. Hamabi atzerritar hil ziren gatazkan, batez ere kazetariak eta Bulgariako kamioilariak, su-lerroan gurutzatuak. JNAko 4.692 soldadu eta 252 polizia federal harrapatzen zituzten esloveniarrek. JNAren gerraosteko ebaluazioen arabera, 31 tanke, 22 langileen garraio blindatu, 6 helikoptero, 6787 infanteriako arma, 87 artilleriako pieza eta aire-defentsarako 124 arma hondatu, suntsitu edo konfiskatu zituzten. Kalte materiala nahiko arina zen gerraren iraupen laburragatik.
Gerrako krimenen karguak
Holmec-eko gertakaria
Holmec-eko muga-pasagunea Esloveniako TO indarrek egindako ustezko gerra krimen baten eszenatokia izan zen, Austriako ORF kate publikoak filmatua. Bideoetan JNAko soldaduak ageri dira zutik eta poliki-poliki ibiltzen, eskuak altxatuta, maindire zuri bat eusten, talde gisa errenditzeko saiakera batean. Handik une batzuetara, tiroak entzuten dira eta soldaduak lurrera erortzen dira. Bideo-sekuentzian ez dira argi eta garbi ikusten suaren jatorria ez haren ondorio zehatza. Esloveniako ofizialek diote JNAko soldaduek beren buruak estaltzeko salto egin zutela, eta ez zituztela ukitu, eta auzia duela urte batzuk zehatz-mehatz ikertu zela. Hala ere, gertakariak eztabaida publiko berritua piztu zuen 2006an sekuentziak Serbiako B92 telebista-katean agertu ondoren, TOko kide askok soldaduak hil zituztela eta esloveniarrak gaia estaltzen saiatzen ari zirela baieztatuz. Irudietan identifikatutako Jugoslaviako Armada Federaleko soldaduen patua jarraitu zuten, eta gatazka hasi eta 15 urtera denak bizirik zeudela jakinarazi zuten
Gerraren alderdi estrategikoak
Esloveniako indarren ekintzak, hein handi batean, hilabete batzuk lehenago landutako estrategia militar baten agindupean egon ziren, eta hedabideen kudeaketarako plan zehatz bezain zehatz batekin estuki integratuta zegoen. Gatazka hasi aurretik nazioarteko komunikabide zentro bat sortu zen, eta Jelko Kacin Esloveniako Informazio eta Irudi Publikoko ministro gisa jarduteko izendatu zuten. Esloveniako Gobernuak, eragin handiz, gatazka "David vs. Goliath" kasu gisa irudikatu zuen, sortzen ari den demokrazia baten eta estatu komunista autoritario baten arteko borroka, eta Jugoslaviako tankeen zutabeek 1989ko Tian' anmen plazako protesten oroitzapenak ekarri zituzten ezinbestean. bi urte lehenagokoak. Nazioarteko elkartasun eta oihartzun mediatiko handia lortu zuen Esloveniako kausaren aldeko.
Esloveniarrek moral handiago baten abantaila zuten, Jugoslaviako Armadan zituzten aurkarien aldean. Badirudi soldadu asko ez zirela konturatzen benetako borroka batean parte hartzen ari zirela, ariketa batean baino gehiago, benetako operazio militar batean erasotuak izan arte. Jugoslaviako Armadako ofizialen gorputza serbiarrek eta montenegroarrek menderatzen zuten, kasu askotan ideologikoki Jugoslaviako batasunarekin konprometituak, baina soldadu soilak errekrutak ziren, Eslovenian borrokan inolako interesik ez zutenak. 1990ean, Esloveniako 5. barruti militarreko soldaduen % 30 kosovoarrak ziren (etnikoki albaniarrak), % 20 kroaziarrak, % 10 bosniar musulmanak, % 15-20 serbiarrak eta montenegroarrak eta % 8 esloveniarrak. Esloveniako estrategia jokaldi arriskutsu batzuen mende zegoen. Bazekiten ezin izango niola JNAri luzaroan eutsi armada federalak ekintza eraman izan balu, baina bere buruzagiek adorerik gabe utzi zuten JNAren agintea biktima zibil asko izatera arriskatzeko. Arlo diplomatikoan, Esloveniako Gobernuak apustu egin zuen nazioarteak esku hartuko zuela Jugoslavia atzera egitera presionatzeko, eta uste horretan asmatu zuten. Esloveniarrek ere bazekiten Slobodan Milošević serbiako Gobernua ez zela Esloveniaren independentziaz arduratzen, herrialdean gutxiengo serbiar esanguratsurik ez zegoelako. Ekainaren 30ean, Defentsa Orokorreko ministro Kadijevik Esloveniaren aurkako eraso masibo bat iradokitzen zion Jugoslaviako presidentetza federalari, ustekabean Esloveniaren erresistentzia indartsua desegiteko. Baina Serbiako ordezkariak, Borisav Jovićek, establezimendu militarra txunditu zuen, esanez Serbiak ez zuela Esloveniaren aurkako ekintza militar gehiago babestuko. Serbia puntu honetan gehiago kezkatuta zegoen Kroaziako egoera dela eta. Esloveniarekiko gerra amaitu aurretik ere, JNAko tropak birkokatzen ari ziren Kroaziako Independentzia Gerrarako.
Gerraren ondorioak
Hamar Eguneko Gerrak ondorio garrantzitsuak izan zituen partaide guztientzat.
Esloveniarentzat, gerrak Jugoslaviarekiko haustura erabakigarria ekarri zuen, Europako Erkidegoko estatu kide guztiek ofizialki onartu baitzuten 1992ko urtarrilaren 15ean, eta Nazio Batuetan sartu zen maiatzaren 22an, Jugoslavia ohiaren beste estatu batzuekin batera. KroaziaSerbiaren armarri zela, herrialdeak independentzia mantendu ahal izan zuen eta Jugoslaviako errepublika ohien artean egonkorrena eta oparoena izaten jarraitu ahal izan zuen, 2004ko maiatzaren 1ean Europar Batasunarekin bat egitera eta 2008ko martxoaren 30ean Schengen Eremuan sartzera iritsiz.
Gerrak funtsezko aldaketak eragin zituen jugoslaviarren aldean. JNAk berehala galdu zituen esloveniar eta kroaziar guztiak, ia erabat serbiar eta montenegroar bihurtuz. Eslovenian eta geroago Kroazian izan zuen jarduera eskasak Kadijevi, 1992ko urtarrilean Defentsa ministro gisa birkokatu zutena, eta erretiro mediko batera behartua izan zen Administraria gutxietsi zituen. Jugoslavia batua mantentzearen ideia bertan behera utzi zen eta Miloševi«Estatu batean serbiar guztiak» (eskuarki «Serbia Handia» bezala ezagutzen dena) ideiarekin ordezkatu zen.
Kroazia gerran zuzenean inplikatuta egon ez bazen ere, bere lurraldea JNAren Esloveniako erasoaldietarako oinarri izan zen. Kroaziako Gobernuaren papera eztabaidagarria izan zen, esloveniar askok uste baitzuten gutxienez saiatu behar zuela serbiarren gerra-ahalegina oztopatzen. Gatazkan erakutsitako neutraltasun adierazpen publikoak esloveniar asko atsekabetu zituen, traizio bat izan zela uste baitzuten, eta horrek mesfidantza maila bat utzi zuen bi herrialdeen artean, jada independenteak ziren gobernuen arteko harreman tirabiratsuetan lagunduko zuena.
Bibliografia
Allcock, John B. et al. 'Conflicto en la antigua Yugoslavia. ABC-CLIO, Denver, 1998.
Gow, James & Carmichael, Cathie. Eslovenia y los eslovenos. C. Hurst, Londres, 1999.
Gow, James. El Proyecto Serbio y sus Adversarios. C. Hurst, Londres 2003.
Las guerras en Croacia y Bosnia-Herzegovina, 1991-1995, ed. Branka Magas i Ivo Žanić. Frank Cass, Londres 2001.