Halo (gertaera meteorologikoa)

Kazakhstanen ikusitako halo bat.
Oñatin San Martin auzoan ikusitako halo bat

Halo bat troposferan suspentsioan dauden izotz partikulek eragindako efektu optiko bat da. Izotz partikula hauek, argia errefraktatzen dute, ilargia edo eguzkiaren inguruan kolore espektro bat eratuz.

Ezaugarriak

Erradioa, orokorrean, 22ºkoa da, 46ºko kasuak ere ematen diren arren, orokorrean, barnealderantz, kolore gorrixkak izateko ohitura dute, eta, kanporantz, horia, urdin argia eta berdea.

Haloaren barnean, zeruak, bere kanpoaldean baino ilunagoa dirudi. Haloak, kolore zuriko edo tonalitate zurbileko eraztunak dira, ilargiaren edo eguzkiaren inguruan eratzen direnak. Kasu honetan, eragiten dituzten mekanismo fisikoak, zirru motako hodei altuak eratzen dituzten izotz kristaletan gertatzen diren isla eta errefrakzio prozesuekin zerikusia du. Motarik ohikoena, izotz kristal hexagonaletan gertatutako errefrakzio prozesuek eragindakoa da. Kasu honetan, zirkuluaren diametroa hain da handia, batek, beso bat Ilargia edo Eguzkirantz begira jartzen badu, eta bestea, haloaren edozein puntutara begira, besoen arteko angelua 22ºkoa dela.

Atmosfera, elkarren artean harremanetan dauden zati sistema bat da, non aldagaietako batzuk, presioa, altuera, argia, haizea, zurrutada korronteak, tenperatura, planetaren errotazio eta translazio mugimenduak, eguzkiaren eta Ilargiaren presentzia, itsasaldiak, atmosfera osatzen duten elementuak, lurraren magnetismoa, elektrizitate estatikoa, osin eta tontor topografikoak eta askoz gehiago diren, Von Neumannek dioenez.

Hezetasunak, lurraren magnetismoaren ondorio diren beste faktore batzuetaz gain, behe laino bihurtzeko joera du, ondoren, beste aldagai batzuk parte hartu ondoren, argi izpiak zabal ditzaketen izotz kristalak eragin ditzakeena, argi haloak sortuz, eguzki, ilargi edo argi artifizialaren ondorioz dela ere.

Euskal Herrian

Bada aldagai bat zeinean haloaren biribila ez den oso agerikoa, baina eguzkibegiaren alde banatara, ezker-eskuin, bi argitasun nabari ikusten diren: parelioa da hori. 2021eko maiatzaren 4an, ilunabarrean, Araba eta Gipuzkoa arteko mendialde inguruan, halo bat ikusi ahal izan zen[1], eta biharamunean, Gipuzkoako kostaldean eta iluntzean halaber, parelio bat ikusi zen argi eta garbi[2].

Galeria

Erreferentziak

  1. Urkia, Jose Angel. «Meterologiaz dakizuenentzat...» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).
  2. «Parelio bat ikusi zen euskal kostaldean bart iluntzean» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).

Kanpo estekak