Halal (arabieraz:حلال, ḥalāl; legezkoa) Xariaren arabera erabiltzeko edo hartzeko onartuak diren objektu edo ekintzak dira. Kontrakoa haraam da. Zalantzan daudenean mashbooh (zalantzazkoa) kategorian sailkatzen dute. Hitza normalean Xariak onartutako elikagaiak adierazteko erabiltzen dute.
Islamaren arabera, elikagai guztiak halal dira, hauek izan ezik[1]:
- Txerrikia (Koran, 2,173)
- Odola (Koran, 2,173)
- Allahi ez beste bati opari moduan eskainitako animaliak (Koran, 5,3)
- Haratustela (Koran, 2,173)
- Beste animaliak hildako animalia (Koran, 5,3)
- Allahek ez bedeinkaturiko elikagaia (Koran, 6,121)
- Alkohola eta beste drogak (Koran, 5,090)
Animaliak hiltzeko metodoak dhabiḥa (arabieraz: ذبيحة) du izena eta ez da arrain edo itsaskiak hiltzeko erabiltzen.
Erreferentziak
Kanpo estekak