Hagia Irene (grezieraz: Αγία Ειρήνη; turkieraz: Aya Irini Kilisesi) edo Santa Ireneren eliza bizantziar aroko eliza ortodoxoa da, Istanbulgo Topkapı jauregiaren barnean dagoena.
VI. mendean eraiki zuten, hiru tenpluak zituen eremu batean.[1] IV. mendean Konstantino I.a Handiak lehenengo eliza eraiki zuen, Nika matxinadan suntsitua. Justiniano I.ak 548an eliza zaharberritu zuen eta Hagia Sofia bukatu arte Konstantinoplako patriarkatuaren egoitza izan zen.
Konstantinoplaren erorialdiaren ondoren, jauregiaren barnean geratu zen eta jenizaroek armategi moduan erabili zuten.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak