Hag

Irish Fairy Tales, 1920, Arthur Rackhamen ilustrazioa. Ilustrazioaren oin-testuak honela dio: Errotako hag-a (sorgina edo) atso hezurtsu bat zen, makil bat bezain mehea, eta oso oin arraroak zituen.

Haga, ingelesez, ipuinetako eta folkloreko pertsonaia mota bat da. Sorgin zahar zimeldu moduko bat da, edo halako emakume baten itxura duen irelu edo jainkosa moduko bat, askotan folklorean eta haur ipuinetan agertzen dena, Hansel eta Gretel ipuinean kasu.[1] Haga pertsonaia gaizkile bat da askotan, baina, mitoetan, forma aldatzen duten jainkosek hautatzen duten forma horietako bat izan daitezke; adibidez, Morrígan edo Badb, hag moduan agertzen dira gizonen aurrean zenbait kondairatan, eta jainkosa horiek ezin dira hartu ez erabat onberatzat ez eta gaiztotzat ere.[2][3]

Hag baten irudia. J.L. Brown.

Etimologia

"Hag" terminoa Erdi Aroko ingelesez agertzen da, eta hægtesse hitzaren bertsio laburtua zen; sorgina izendatzeko ingelesezko antzinako terminoa zen, neferlanderazkoheks eta Hexe izenen antzekoa. Hitz horiek guztiak jatorri ezezaguneko aitzingermaniko *hagatusjon- izenetik eratorriak dira; hala ere, lehen elementuak "hedge" hitzarekin lotura izan lezake.[4][5] Maitagarrien ipuinetako pertsonaia tipikoa edo folklorikoa den heinean, hagak et crone izeneko pertsonaiek ezaugarri komunak dituzte,[6] eta batzuetan bi hitzak bereizi gabe erabiltzen dira.

Ezaugarriak

Izaki hori atso itsusi bat bezala irudikatzen da. Kanibala da eta batez ere ume galduez elikatzen da. Kasualitatez, zaldun ausartek haiekin intimitatea bazuten, kontuz ibili behar zuten, musu bat lapurtu (edo gau oso bat haiekin igaro), goizean goiz neska eder bat bere ondoan aurkitzeko aukera izateko. Proba izugarria izan zitekeen, zeren eta, batzuetan, gizaseme beldurgarri haren ondoan esnatzen baitziren. Atso itxura izateaz gain, azkazal luze eta zikinak dituzte, eta batzuetan aurpegi urdina ere bai. Gainera, maiz badute nolabaiteko lotura denborarekin, harriarekin, neguarekin eta hildakoen erresumarekin. Katua alboan izatea oso atsegin dute, beltzak badira.[7]

Mendebaldeko literaturan

Erdi Aroko eta geroagoko literaturan, "hag" terminoa eta haren ahaideak Europako hizkuntzetan emakume zahar itsusia definitzeko erabiltzen da. Erdi Aroko tradizio horretan, emakume horiek literatura barregarri eta isekarian irudikatzen dira batzuetan; Italiako Errenazimentuan, zehazki, Petrarcaren literaturako dama ederraren kontrakoa adierazten du hagak.[8]

Fantasiazko izaki gisa, J.K. Rowling-en Harry Potter serieko nobeletan agertu izan da; liburu horietan, hagak garatxo ugari dituzten eta haurrak jaten dituzten emakume itsusi gisa deskribatzen dira.

Erreferentziak

  1. Briggs, Katharine (1976). An Encyclopedia of Fairies, Hobgoblins, Brownies, Boogies, and Other Supernatural Creatures, "Hags", 216. or ISBN 039473467X
  2. Lysaght, Patricia (1986) The Banshee: The Irish Death Messenger. Roberts Rinehart Publishers. ISBN 1570981388. 54. or.
  3. Clark, Rosalind (1991) The Great Queens: Irish Goddesses from the Morrígan to Cathleen Ní Houlihan (Irish Literary Studies, Book 34) Savage, Maryland, Barnes and Noble (berrarg) 5, 8, 17, 25 or.
  4. hag(n.), Origin and history of hag Etymoline
  5. hag1 artxibatua 2005 ko apirilaren 28an Wayback Machinen. The American Heritage Dictionary of the English Language: Fourth Edition (2000)
  6. (Ingelesez) «The Folklore of the Hag and Crone.» Eric Edwards Collected Works 2014-01-31 (kontsulta data: 2026-07-20).
  7. "Hag", Britannica
  8. Betella, Patrizia. (2005). The ugly woman: transgressive aesthetic models in Italian poetry from the Middle Ages to the Baroque. University of Toronto Press, 117–20 or. ISBN 9780802039262..

Bibliografia

  • Sagan, Carl (1997) The Demon-Haunted World: Science as a Candle in the Dark.
  • Kettlewell, N; Lipscomb, S; Evans, E. (1993) Differences in neuropsychological correlates between normals and those experiencing "Old Hag Attacks". Percept Moi Skills, 1993 Eka; 76 (3, 1): 839-45; 846 eztabaida. PubMed

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.