Artikulu hau departamenduari buruzkoa da; ibaia gaitzat duena beste hau da: «Hérault (ibaia)»
Hérault (okzitanierazErau) Okzitaniako erdi-hegoaldeko eta Frantziako hego-ekialdeko departamendua da (Frantziako 34. departamendua), Okzitania eskualdekoa, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoena. Prefektura Montpellier hirian dago. suprefeturak: Béziers, Lodève.
Geografia
Iparraldean Larzac kareharrizko goi-ordokiaren ertza den Séranne mendikatea du. Ipar-ekialdean granitozko mendiak Espinouse, Haut Minervois, eta haien ondoan artea eta txilarra hazten diren kareharrizko goi-ordokiak. Hegoaldea Languedoceko alubioizko ordokia da.
Arroka gaineko hondartza zerrenda betez osatua da itsasertza, ur gaziko aintzirak mugatua.
Ekonomia
Hérault mahasti lekua da. Azken urteetan, bertako ekonomiaren oinarria den langai bakar horri beste zenbait produktu erantsi zaizkio, ureztapenaren laguntzaz. Sète da Languedoc-eko itsasertzeko portu eta industriagune nagusia. Kostaldean turismoak indar handia hartu du azken urteetan.