Kirolari nabarmena da, eta sei alditan izan da Espainiako triatloi selekzioko kide. Gainera, BASQUETEAMeko onuraduna eta enbaxadorea[3] ere izan da.
Ibilbidea
Espainiako distantzia luzeko triatloi lehiaketa lau bider irabazi du, jarraian, 2011an hasi eta 2014ra arte.
2015ean Vichykoironmana irabazi zuen,[4] Espainiako Erresumako nazionalitatea izanik Espainiatik kanpo ironmana irabaztea lortu duen lehenengo triatleta da.
2016an Brasilgo ironmanean 3. postua lortu zuen 7070 punturekin Kona PRO Rankingean (KPR). Hala, Hawaiiko Ironmanerako sarbidea lortu zuen, eta berriro ere Espainiako marka ondu.
2017an Espainiako emakumee triatloilarien markarik onena lortu zuen (9:01:00) eta Hawaiiko ironmanerako sarbidea lortu zuen, bigarren aldiz; han, 22. postua[5] eskuratu zuen.
2018an munduko distantzia luzeko triatloi txapelketan 7. postua lortu zuen Fionian (Danimarka).[6] Urte berean Konan (Hawaii) jokatu zen Munduko Ironman Txapelketan hirugarrenez parte hartu eta 24. postuan bukatu zuen.
2019an 2. postua lortu zuen South Africa African Championship lehiaketan.[7][8]
2019an Munduko Triatloi Txapelketan zazpigarrenez parte hartu zuen, eta zortzigarren postuan sailkatu zen. Pontevedran (Galizia) izan zen lehiaketa. 3.000 metro egin zituzten igerian, 110 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika.[9]
2019an Hegoafrikako lehiaketan bigarren izan zen, eta puntuak lortuta urrian Konako Ironmanean lehiatu zen, eta 15. sailkatu (9:16:50). 3.800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika.[10]
2019ko abenduaren 1ean Western Australiako ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin zuen (8:49:41), eta horri esker hirugarren amaitu zuen lasterketa[11] (Teresa Adam (8:38:43) eta Sarah Piampiano (8:42:58) kirolarien atzetik), Espainiako marka onduta.[12]
2020 hamarkada
2020ko otsailean Puerto Sagunton jokatu zen Espainiako Maratoi erdian 10.postua lortu zuen.[13]
2020ko irailean 3. postua lortu zuen Ciudad de Santander triatloian.[14] 2020 irailaren 26an brontzezko domina eskuratu zuen Bilbon lehiatutako Espainiako distantzia erdiko triatloi txapelketan.[15]
2021eko maiatzean Konako munduko txapelketarako sailkatu zen, Tulsako ironmana bosgarren tokian amaituta.[16] Irailean, Chattanoogako ironmanean bigarren postua lortu[17] eta azaroan Cozumeleko ironmanean bigarren postua lortzeaz gain, Espainiako marka hobetu zuen (8:31:12).[18] Beraz, lortua zuen 2022rako bi lehiaketetarako sarbidea: maiatzean Saint Georgen egingo denerako, eta urrian Hawaiin egingo denerako.[19][20]
2022ko maiatzean Munduko Ironman Txapelketan Saint Georgen lortutako 9. postuak nabarmen gainditu zuen 2019ko 15. postua, ordu arte Fradesek lortutako emaitzarik onena. Harentzat ez zegoen argi halakorik lortzea, aurreko astea gorabeheraz betea izan baitzuen.[21]
2022 irailean Fradesek Mexikoko Cozumel Ironmana irabazi zuen (4:03:46). Amy Cymermanek (4.19.21) eta Palmira Alvarezek (4.32.35) osatu zuten podiuma.[22]
2022ko urriaren 7an Munduko Ironman Txapelketa lehiatu zen Konan (Hawaii). Iurretako 41 urteko triatletak 15. tokian amaitu zuen, 9:20:58 denboraz. Igeriketa saiotik (3,86 km) 35. tokian irten zen. Bizikletako tartean (180 km) postu batzuk aurrera egin zuen, eta 31. kokatu zen. Betiko legez, maratoiko 42 kilometroan izan zuen emaitzarik onena, 3 ordu eta 31 segundoan 15. postua lortuta. Profesionalen artean hirugarren denborarik onena izan zen. Chelsea Sodaro kaliforniarra (AEB) izan zen txapelduna: 8.33.46. Lucy Charlesek (8.41.37) bigarren eta Anne Haugek (8.42.22) hirugarren amaitu zuten.[23]
2022ko azaroan Mexikoko Cozumel Ironmana irabazita denboraldari amaiera eman dio. Iurretarra laugarren tokian jaitsi zen bizikletatik eta 22 minutuko aldea zuen lehenengokoarekin, Lisa Nordenekin. Korrika postuak aurreratzen hasi eta 30. kilometroan lider jarri zen. Fradesen maratoiko marka bikaina izan zen: 2.54.53. Ironmaneko denbora, berriz, honako hau: 8.40.47. Lisa Nordenek (8.46.36) eta Kylie Simpsonek (8.47.36) osatu zuten podiuma.[24]
2023ko martxoaren 10ean Salouko Maratoi jarraian irabazi zuen bigarren urtez jarraian. Iurretarrak ibilbidearen 21 kilometroak, Fradek berak aurreko urtean lortu zuen 1:15:43 errekord-etik hurbil gelditu zen, 01:16:14ko denboran osatu baitzuen. Denbora horrek absolutu mailan seigarren postua izaten lagundu zion. Munduko Hawáirako prestaketan kofiantza eman zion.[25] Fraderen atzetik Olalla Tavera (1:33:50) eta Angela Aguilar (1:35:48) izan dira.[26]
2023ko urriaren 24an Cozumeleko Ironman podiumera igo zen berriro, brontzezko domina zintzilikatzeko, Mexikoko uhartean egindako proban. 70.3 formatuan egin zen Ironman proba hori(1,9 kilometro igeri, 90 km bizikletaz eta 21,1 km oinez) denboraldiko helburu nagusirako erabili zuen: Konako Munduko Txapelketarako, urriaren 14an. Hannah Berry txapeldunaren denbora 4:08:04 izan zen. Sarah Crowley bigarrenak ia hiru minutu gehiago behar zizan zituen. Fradesek 4:21:52 behar izan zuen, australiarrek baino denbora.[27]
2023ko urrian Ironmanen munduko txapelketan ez zuen parte hartu gaixotasun batengatik.[28][29]
2023ko azaroaren 19an Cozumeleko Ironmanean txapelduna izan zen eta 2024rako Nizako Munduko Txapelketarako sarrera lortu zuen. Itsasoaren egoera txarra zela eta, duatloia izan zen, Fradesen alde, lurreko probetan hobeto moldatzen da eta. Fradesek 7:36:10ean gurutzatu zuen helmuga, Svenja Thoes alemaniarra baino ia 7' aurretik. Hirugarrenak, Marlene Helen de Boer herbeherearrak 20 minutu atzerago heldu zen.[30]
2024ko urtarrilaren 14an Euskadiko kros txapelketa lehiatu zuten Gasteizen eta emakumeetan Bilbao Atletismo taldeko Gurutze Frades txapeldun geratu zen. Atleta iurretarrak 41:21eko denboran osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea. Podiuma Bidezabal taldeko Oihane Irusta durangarrak (2.a) eta Durango Kirol Taldeko Izaro Aranburu aulestiarrak (3.a) osatu zuten.[31][32][33]
2024ko apirilaren 6an Kaliforniako Ironman Oceanside proban txirrindulari-tartea gurpil zulatu batekin amaitu behar izan bazuen ere, hamargarren postuan heltzea lortu zuen.[34][35]
2024ko maiatzaren 4an Utahko (AEB) Ironman 70.3 St George proban zazpigarren postua lortu zuen, egun batzuk lehenago aldaka arazoak izanda ere.[36]
2024ko uztailaren 14an Gasteizko Ironman proban ezin izan zuen aurreko urteko lehen postua errepikatu, hala ere aurrean jardun zuen. 8.54.01 denbora eginda, 8. postuan heldu zen. Kat Matthews britainiarrak irabazi zuen (8.24.23), Els Visser herbeheretarrak (8.32.29) eta Ruth Astle britainiarrak osatu zuten podiuma (8.38.07). Gasteizko Ironmanean mundu osotik etorritako 1.800 kirolari elkartuziren.[37][38]
2024ko irailaren 22an Munduko Ironman Txapelketa lehiatuko du, Nizan (Frantzia) eta 15 onenen artean sailkatzeko asmoaz.[39]