Gure garaiko heroia (errusieraz: Герой нашего времени, translit.: Geroi naxego vremeni, ɡʲɪˈroj ˈnaʂɨvə ˈvrʲemʲɪnʲɪ ahoskatua) Mikhail Lermontov errusiar idazleak idatzitako eleberri psikologikoa da. 1839an idatzia, 1840an argitaratu eta 1841ean berregin zuen.
Bost narrazio biltzen ditu eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasian gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan.[1]
Argumentua
Ekintza 1827 eta 1833 urteen bitartean garatzen da Itsaso Beltzean (Taman penintsulan) eta Kaukasian (Piatigorsk eta Kislovodsk hirietan).
Liburuak bi zati ditu. Hau da banaketa:[2]
- Lehen zatia: I. Bela
- Lehen zatia: II. Maksim Maksimitx
- Petxorinen egunkaria: Hitzaurrea
- Petxorinen egunkaria: I. Taman
- Bigarren atala: I. Meri Printzesatxoa
- Bigarren atala: II. Fatalista
Hiru narratzaile nagusi daude: idazle gazte bat, Petxorinen egunerokoak jaso zituena; kapitain beterano bat, Petxorinekin batera Kaukasiako gerran soldadutza egin zuena; eta Petxorin.
Euskaraz
1996an Jose Morales Beldaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak. 2012an edizio berri bat argitaratu zuen Elkarrek.
Erreferentziak
Kanpo estekak