Guillermo González Escalada edo Guillerge (Bilbo, 1971 – ib., 2021eko ekainaren 25a) euskal marrazkilari, ilustratzaile eta komikilaria.
Lana
Bilboko Merlin animazio estudioa lan egin zuen 10 urtez eta ondoren ArtboxINK estudioa sortu zuen Alex Sanvicente "Sanvi" eta Sedyas egileekin batera.[1][2]
Xabiroi eta El Balanzin (2011tik) aldizkarietan ohiko kolaboratzailea izan zen.[1][2]
Ilustratu zituen liburuen eta lanen artean daude[1][2]:
- L’Univers des Nains (2009), Laurent eta Olivier Souillé anaien testuekin.
- Kortsarioen Ostatua (Xabiroi aldizkarian lehenengo eta 2015ran liburu gisa), Dani Fanoren gidoia.
- Le chevalier à la licorne (2015), Stéphane Piatzszek-Piatzszeken gidoiarekin.
- Paradisu Latza (2018), Xabiroi aldizkarirako.
Sariak
Portugaleteko Komiki Sarietan bigarren saria irabazi zuen 1997an Historia en Negro lanagatik.[1][2]
Erreferentziak
Kanpo estekak