Guido Münch (San Cristóbal de las Casas, Chiapas, Mexiko, 1921eko ekainaren 9a - Pasadena, Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko apirilaren 29a) astrofisikaria izan zen.
Bizitza
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan ikasi zuen, eta ingeniaritza zibileko eta matematikako tituluak eskuratu zituen. Ondoren, Chicagoko Unibertsitatera joan zen Matematikako master bat egitera, eta han Astronomiako eta Astrofisikako doktoregoa lortu zuen.
1946. urtetik aurrera Amerikako eta Europako espazio-behatoki nagusietan lan egin du. Bestalde, Heidelbergeko (Alemania) Unibertsitateko ohorezko irakaslea da. Astrofisikako interesa S. Chandrasekhar pakistandarrarekin (Nobel Saria 1983an) lan egin ondoren sortu zitzaion; orduz geroztik, ikerketa-alor ugari landu baditu ere, izarren materia eta izar artekoa, galaxiaren egitura eta eguzkiaren fisika izan ziren München azterketa gai nagusiak.
1989an Espainiara joan zen izarren arteko materia ikertzera Almeriako Astronomia zentroan. Urte horretan bertan, Asturiasko Printzea saria eman zioten. Ameriketako Estatu Batuetako Arteen eta Zientzien Akademiako eta Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko kide izan zen; horrez gainera Hirugarren Munduko Zientzien akademiaren sortzailea izan zen. Lan ugari idatzi zituen, horien artean nagusiak: Izarren arteko xurgatze-lerroak urruneko izarretan (1957), Artizarraren espektroaren analisi bat (1964), Galaxiaren egitura eta izarren arteko xurgatze-lerroak (1965), Atmosferaren egitura planeta handietan (1969) eta Helioaren ugaritasuna Jupiterren (1973).
Erreferentziak