[[Kategoria:Robert Scinto (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Susan Strickler (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Brian Mertes (en) zuzendutako telesailak]] [[Kategoria:Bruce S. Barry (en) zuzendutako telesailak]]
Guiding LightIrna Phillipsek sortutako telenobela estatubatuarra izan zen. NBC Radio eta CBS irratiek emititu zuten irratian 1937ko urtarrilaren 25etik 1956ko ekainaren 29ra, eta telebistan, 1952ko ekainaren 30etik 2009ko irailaren 18ra.[1]Guiness errekorra du, inoiz izan den serie dramatiko luzeena baita, 18.000 atal baino gehiagorekin.[2]
Sinopsia
Springfielden, irudimenezko hiri batean, bizi diren pertsona dirudunen familia handi batzuen inguruko istorioa da.
Telenobelako pertsonaiak hainbat klanetan banatzen dira: Lewis, Bauer eta Spaulding. Hasieran, argumentua Brooks familiak zituen etsaien inguruan zen, nahiz eta ordutik asko aldatu den. Azken zatian, Spaulding familiak ospe historiko handia zuen hirian; Coopertarrek eta Bauertarrek, berriz, mundu mailako negozioak menderatzen dute.