Guainía Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. Departamenduaren iparraldea eta Inírida ibaia Orinocoko eskualdean daude eta gainerakoa Amazonasko eskualdean. Iparraldean Vichada departamenduarekin du muga, ekialdean Venezuelarekin, hegoaldean Brasilekin eta mendebaldean Vaupés, Guaviare eta Vichadarekin[1]. 72.238 kilometro koadroko eremua du[2] eta 2016an 42.123 biztanle zituen[3]. Hiriburua Inírida da (18.906 biztanle 2010ean[4]).
Departamenduan udalerri bakarra dago, Inírida (hiriburua). Gainontzekoa 7 corregimiento departamental-etan banaturik dago: Barranco Minas, Cacagual, La Guadalupe, Morichal Nuevo, Pana Pana, Puerto Colombia eta San Felipe[1].