Fra' Gregorio Carafa (Caulonia, 1615eko martxoaren 17a – Valletta, 1690eko uztailaren 21a) Maltako Ordenako 62. Printze eta Maisu Handia izan zen 1682tik hil zen arte.
1615eko uztailean, hiru hilabete zituela, Maltako Ordenan sartu zen. 1647an, Masaniellok zuzendutako matxinada ezabatzen parte hartu zuen, eta, ondoren, Ordenaren flotaren agintera igo zen. 1656an, Dardaneloetako guduan parte hartu zuten Maltako zazpi galeren buru izan zen, eta harrapatutako hamaika itsasontzi otomandarren saria jaso zuen.
1682an Maisu Handia izendatu zuten. Urte horretan, Italiako aterpetxea berritu zuen, barroko estiloko fatxada berri batekin, eta bere busto bat jarri zuen fatxadan. Sant Angelo eta Sant Elmo gotorlekuak ere indartu zituen. Garai hartan, Ordenaren ontziteriak ospea lortu zuen.
Iruditegia
-
Carafaren armarria, Italiako Aterpetxean
-
Carafaren bustoa, Italiako Aterpetxean
-
Plaka St Angelo gotorlekuan
-
Carafa gotorlekua
-
Kanpo estekak