Gratien Gélinas (Saint-Tite, Quebec, 1909ko abenduaren 8a - Montreal, Quebec, 1999ko martxoaren 16a) kanadar antzerkigilea izan zen.
Biografia
Eragin handia izan zuen Quebeceko eta Kanadako kulturan. Haren antzerki-lanik ospetsuena Tit-Coq (1948) da; berak idatzia, gidatua eta antzeztua eta Kanada frankofonoko lehen obra modernotzat hartua. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, etxera itzuli eta emaztegaia beste batekin ezkonduta aurkitzen duen gizon baten istorioa da.
Beste lan batzuk: Bousille et les justes (1959) eta Hier les enfants dansaient (1966).
Erreferentziak