45 metrotako diametroa dauka eta guztira 113 harri zenbatu dira. Harririk handienak 2'8 metrotako altueraraino iristen dira eta 40 tonako pisua dute. Honetaz gain lurreko buztina 60 cm-ko sakoneraraino iristen dela ikusten da. Udako solstizioarekin lerrokaturik dago harrespila, egun hartako egunsentian eguzki izpiek zirkuluaren erdian jotzen baitute.
Indusketak
Bi giza bihotzen aztarnak aurkitu dira, erretako hezur batzuk ere bai, hala gizakienak nola animalienak. Honetaz gain Brontze Aroko eta Neolito garaiko eramikazko tresneria ere bai.