Gordon James Ramsey (1966ko azaroaren 8a, Johnstone, Renfrewshire) eskoziar sukaldari eta telebista aurkezle bat da. Bere sukaldari ibilbide osoan 17 Michelin izar jaso ditu[1].
Bere sukaldari jardueraz gain, Ramsay sukaldaritzari buruzko telebista saioak aurkezteagatik ere ezaguna da, bai Erresuma Batua nahiz AEBetan. Berak aurkeztutako saio ezagunen artean honako hauek daude: Hell's Kitchen, The F Word, Kitchen Nightmares, Hotel Hell eta MasterChef saioaren estatubatuar bertsioa.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Larson, Sarah. (2023-04-07). «Which Chefs Have Earned the Most Michelin Stars?» Escoffier (Noiz kontsultatua: 2023-11-07).
Kanpo estekak