Gone in 60 Seconds edota Gone in Sixty Seconds (euskaraz 60 Segundutan Joana), 2000ko Dominic Sena estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. Nicolas Cage, Angelina Jolie, Giovanni Ribisi, Christopher Eccleston, Robert Duvall, Vinnie Jones eta Will Patton aktoreek antzeztu zuten.
H.B. Halickiren 1974ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Randall "Memphis" Rainesek (Nicolas Cage) bere iragan deliktiboa atzean laga zuela aspaldi izan zen. Baina Kip (Giovanni Ribisi) anaia arriskuan dagoenez, hura salbatzeko ongien egiten dakiena egitera derrigortua egongo da: autoak lapurtzera, 50 auto eta kontratua. Kirol auto azkarren zale porrokatua, Menphis auto lapurreten negozioan kondaira da. Ez dago ireki ezin dezakeen sarrailik, ez eta desaktibatu ezinezko alarmarik ere.
Aktoreak
Kanpo estekak