Goizane Aizpurua Ibañez (Deba, Gipuzkoa, 1984) gipuzkoar poeta da.
2017ko Pasaia Hiria-Xabier Portugal olerki saria irabazi zuen euskarazko sailean, Afasia Airlines poema-bildumarekin.[1]
Biografia
Arte ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Goiz antzerki taldeko kidea izan da eta talde horrek taularatu dituen gidoiak idatzi ditu.Lanbidez, berriz, zaharberritze eta kontserbazioan dihardu.[2]
Lanak
Gidoiak
- Geltokian
- Kanika zuri-beltzak
Poesia
- Afasia Airlines (2018, Bermingham).[3]
Nobela
- Izarak. (Alberdania, 2021) [4][2]
Bestelakoak
- Begiradak. Ikus-entzunezkoak artelanei jarritako testuekin osatutako emanaldia.
- Hiri asko bere baitan. Literatura argazkigintza eta musika lotzen dituen egitasmoa.
Sariak
- 2017ko Pasaia Hiria-Xabier Portugal olerki saria.[5]
Erreferentziak